Erantzun zuzenaren bila
2008-03-16 23:53 MusikeaAirean bueltaka eta saltoka dagoz galderak: ze arraio pasau da hauteskundeetan? Zergaitik irabazi dau Euskadin Alderdi Sozialisteak? Non dagoz hauteskundeetan alderdi abertzaleen alde ataraten ziran botoemoleak?
Hasteko, begibistan dago Zapatero-Raxoi bipolarizautako lehia horretan parte hartu gura izan dabela euskaldun askok. Alderdi Popularraren bildur dira euskaldun gehienak. Orain aste batzuk esaten neban ez zala harritzekoa izango botoemole abertzaleak Zapaterori botoa emoten ikustea eta holan izan da neurri handi batean. Eskua sudurrean iminita, jakina. Txarra eta txarragoaren artean aukeratu behar zala pentsau eta mamu baltza geldituteko asmoz, Zapateroren alde atara dira. Hauteskunde kanpainearen azken egunean izan zan atentaduak be eragina izan eban sozialisten aldeko botoemoleak animetako orduan.
Azken kontu horren inguruan gauzatxo bat azpimarratu gura neuke: hausnarketa egunean, martiaren 8an, Andrearen Nazinoarteko Eguna ospatu zan. Egun horretarako deituta egozan manifestazinoak galarazo egin zituen, manifestazinook kutsu politikoa ei eukelako. IsaÃas Carrascoren aldeko hileta elizkizun publikoa, manifestazinoak eta bestelako konzentrazinoak egin ziran hausnarketa egunean eta euren kutsu politikoa begibistakoa da. Adierazgarria, benetan.
Hori guzti hori alde batera lagata, uste dot nik abertzale asko etxean geratu zirala martiaren 9an. Ondo pentsau beharko da zergaitik. Asko etxean geratu dira euren alderdi politikoa legez kanpo dagoalako, jakina. Abstenzinoaren aldeko deiak, bestalde, presino soziala eragiten dau zenbait herritan seguru nago presino hori dala eta botoemole asko etxean geratzearen arrazoia.
Baina horrek bakarrik ez dau espliketan jazotakoa. Botoemole abertzale asko etxean geratu dirala uste dot, EAJkoak, EAkoak eta Aralarrekoak. Zergaitik? Alderdi horreen politikea lar gogorra izan dalako edo lar biguna izan dalako? Euren liderrak gustoko ez dituelako edo euren ustez hauteskundeok garrantzi bakoak diralako? Ez da erraza jakitea zergaitik, bakotxak ura bere errotara eroaten ahalegintzen da bere eretxia defendiduteko. Nik neuk be nirea daukat, baina ez dot oraindino esango. Ezinbestekoa da erantzun zuzena topetea, hemendik gutxira asko egongo da jokoan eta. Urriaren 25ean kontsultea ala hauteskundeak izango doguz eta orduan ezin izango da hutsik egin.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!