Lasai egoteko arrazoirik ez

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2008-03-02 13:16   Euskerea berbagai Egunak pasau dira, baina ezin dot burutik kendu astelehen gaueko ikuskizuna. Debatea, eztabaidea edo bestelako berbak erabiltea astelehenekoari izena emoteko larregi dala pentsetan dot. Itxureatik mamiraino ez egoan fundamenturik. Debatearen aurreko informazinoetan esaten jakun parte-hartzaileek euren 'konfidantzazko' makiladoreak eroan izan ebezala. Zapatero eta Raxoiren arpegikerak ikusita ezin da esan lan txukuna egin ebenik. Edo akaso ez eben jakin makiladoreek zelakoa izan behar zan argiztapena eta horrexegaitik ezin izan eben preparau euren lana behar zan moduan. Personak baino panpinak emoten eben telebisinoaren pantailetan. Edukinari jagokonez, esaldi laburrak, garatu bako ideiak, esloganak. Horrenbeste promesa, bai, baina ez eben argitu agindutakoa zelan beteko daben, edo okerragoa dana, zelan pagauko daben. Honez ganera, panelak atara ebezan esandakoari indarra emoteko, baina sarritan panelak ez ziran telebisinotik ikusten (Seguru dana egoala neurtuta eta pentsauta?) Ez zan, nire ustetan, goi mailako debatea izan. Edo izan leiteke hautagaien atzean dagoana ez dalako nire gustokoa. Eskerrak gurean botoa emoteko bestelako aukerak daukaguzala… Kontuak kontu, danok jausi gara tranpan. Gure artean abertzalik abertzaleenak be oilar espainiarrak daukaz ezpanetan. Bipartidismoa ez dala ona eta gure errealidadegaz ez daukala zerikusirik esaten da behin eta barriro. Ez dakit nik, halanda be, datorren domekako hauteskundeetan ez ete dan Espainiako errealidadea nagusituko euskal errealidadearen ganean. Ez nago bape lasai.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu