Ezbardina da, jakina... Bai zera!
2008-02-17 20:23 Jan edanakGaurko albistea da: Kosovok independentzia aldarrikatu dau. Bere kabuz eta Serbiaren onespenik barik. Ameriketako Estadu Batuak eta Europako Batasuna aldarrikapenaren alde dagoz. Salbuespen bategaz: Espainiarena.
Demokrazia eregiten eredugarria ei da Espainia. Franko hil zanean ditxosozko Transizinoa antolatu eben Espainia goitik behera aldatu ahal izateko. Aldaketea, baina, ez zan erabatekoa izan. Kontu bat geratu zan aldatu barik: Espainiako batasuna ukutuezina zan.
'Gurago dot Espainia gorria Espainia zatitua baino' esaten eben Frankoren garaian. Lelo hau barruraino daukie sartuta Espainiako agintariek, bai gorriek zein urdinek. Ez dot uste nik epe laburrean Euskadik edota Catalunyak independentzia aldarrikatuko dabenik, baina egunen batean eszenatoki hori emon leitekeela pentsatze hutsak amorratu egiten ditu Espainiako agintariak. Eta sentimendu horretan ez dot ikusten PP eta PSOEren arteko ezbardintasunik.
Bihartik aurrera, Espainiako komunikabideek esango deuskue behin eta barriro Kosovoren egoerea eta gurea ez dirala bardinak, hainbat diferentzia dagozala. Jakina, Espainia ez da Serbia, Serbia eta Kosovo ez dagoz Europar Batasunean. Eslobakia, Lituania, Eslobenia, Monenegro,… ezin ziran horko esperientziak hemen aplikau, errealidade ezbardinak diralako.
Jakina, errealidade ezbardinak dira. Hor gizamultzo batzuek, herriak gura badozue, euren etorkizuna erabagiten dabe. Nahiz eta jaube izan diran estaduak aurka egon, nazinoarteko komunidadeak naturaltasunez onartuten dau herrien borondatea. Gurean, ostera, galdeketea antolatu gura izaten deutsonari zoro esaten jako. Eta epaitua izango da berba egiteagaitik. Demokrazia eredugarri honetan...
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!