Clinton eta Obamaren arteko lehiak irabazlea dauka: Mac Cain
2008-02-10 22:38Jakinmin handigaz jarraitzen dot Estadu Batuetako hauteskunde aurrekanpainian jasoten dana. Errepublikanoen aldetik, badirudi Mac Cainek lortuko dauela nominazinoa. Demokraten artean, ostera, lehia bizian ei dabilz Hillary eta Obama.
Hori halan bada be, kontuak ez dagoz horren argi. Alderdi Errepublikanoen botoemoleek ez dabe uste Mac Cain sinistekoa danik. Europako ikuspuntutik lar kontserbadorea dan Mike Huckabeek lortu izan dau babes zabala estadurik kontserbadoreetan, Hegoaldean. Garaipen honek ez dauka ondorio praktikorik, Mac Cainek nominazinoa ziurtauta dauka eta.
Halanda be, lehiak jarraitu egin ezkero, errepublikanoen irudiak kolpe gogorra jasoko leuke, baina konponbidearen bila dabilz. Bertako eretxiemole askoren ustetan Mac Cainen presidenteordetzarako hautagaia Huckabee izan beharko litzake. Halan, ziurtatu egingo leuke Mac Cainek sektorerik ultrakristauaren babesa eta lortuko leuke alderdiaren sektore tradizinonalen batasuna.
Inportantea da errepublikanoek zer egingo daben jakitea. Gure inguruko komunikabideek arreta haundia eskaintzen deutse Obama-Clintonen arteko lehiari, baina inkestek argi eta garbi esaten dabe Mac Cain irabazle atarako litzakeela bai Hillary zein Obamaren aurrean.
Obama eta Hillaryren arteko lehiak ondorio argia izan dau: ez da izango botoemole demokrata tradizionalak batuteko gauza izango dan hautagairik. Horren lehia gordina izan eta gero, irabazleak frutrazinoa sortarazo egingo dau galtzailearen alde lerratu diranon artean, ezinbestez. Eta alderdia batuta izan barik, independienteen babesa lortutea gatzagoa izango litzake.
Gurean oso jende gitxi dago Bush eta beronen alderdikideen alde. Modu batean ala bestean, gurago doguz demokratak (nik, pertsonalki, gurago dot Hillary Obama baino) errepublikanoak baino. Baina, zoritxarrez, oraingo honetan be, hauteskundeak galdu egingo 'doguzala' pentsetan dot. Konponbide bakarra ikusten dot hemengo begiekaz: Obama eta Hillary hautagaiak izan daitezela, bat presidentziarako eta bestea presidenteordetzarako, baina alkarri horrenbeste zartako emon eta gero nor iminiko da noren aurrean? Gizon baltza presidente eta andra zuria presidenteorde. Edo aldrebes. Ez litzake ipuinaren amaiera txarra izango, baina ipuinak ipuin izaten jarraituko dauela emoten dau. Errepublikanoen onurarako.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!