Giza faktorea Alderdi Popularrean
2008-01-20 16:21Aste honeetako sugetzar politikoa izan da (kulebroia, gurago badozue). Raxoi, Agirre eta Gallardón hirukotea. Hirurak lehian. Raxoi PPren poltronan. Agirre eta Gallardón haren lekua hartzeko prest.
Agirrek orain denporatxua hartu eban Madrileko Alderdi Popularraren kontrola. Gallardónek behin eta barriro esaten dau bere irudia oso ona dala, zentristea. Biak alkarri labana sartzeko prest.
Azkenean, erabagia dator: Raxoik erabagiten dau Gallardón ez dala Kongresurako zerrendetan egongo. Halan, Raxoik hauteskundeak galtzen baditu (galduko dituanean, gurago badozue) Gallardónek ezin izango dau haren alderdiaren bozeroalea izan hurrengo lau urteetan.
Honek guztiak islatzen dau Alderdi Popularrean barruan gehienek uste dabela hauteskundeak ez dabezala irabaziko. Hori itsuak be ikusten dau. Baina badago beste kontu bat aitatu gura neukena: danak pentsetan dabe dabe Gallardón zentrokoa dala (jakin gura neuke nik zentrokoa izatea zer arraio dan) eta Espe Agirre erradikala. Argiago defendidu leiteke ideia hau kontuan hartuta COPEkoek Agirreren defentsan dabilzala eta Gallardónen kontra.
Halanda be, badago ñabarduratxo bat inork kontuan hartzen ez dauena: Gallardón betidanik izan da APkoa, bere aita izan zan bezela. Gallardón beti izan da Fragaren begiko. Fraga bera atara zan Gallardónen defentsan eta adierazo izan eban Raxoiren erabagiaren ondorioz popularrek botu piloa galduko ebazala. Fraga eta haren sokakoak zentrokoak?
Horrexegaitik uste dot nik ez dagoala, hain zuzen, popularren arteko benetako krisi ideologikorik. Espe eta Albertoren arteko lehia personala. Raxoiren poltronea eskuratu gura dabe. Beste barik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!