Begi biak zabaldu ez
2008-01-13 13:29Daborduko ez dago zalantzarik. Igor Portuk agertu ebazan kalteak tratu txarren ondorioak izan ziran. Torturak gura badozue. Horrenbeste hipotesi eta ipuin kontau deuskuz Espainiako Barne Ministroak. Horreek ipuinok guzurrak zirala begibistan dago.
Era berean, Espainiako komunikabideek jakinarazo izan deuskue Arrasaten atxilotutakoak 'Elurra' komandoko kideak zirala, T-4ren kontrako atentadua egin ebela, Aritxulegiko agerraldian egon zirala eta prest egozala Madrilen beste atentadu bat egiteko, besteak beste.
Alde batetik pentsau leiteke holango presinoak sufriduten diranean edozelango ekintza eta atentaduak egin izana onartu egin leitekeela. Baina egia esanda, ez dau emoten atxilotutatako lesakarrak zeruko aingerutxoak ziranik. Edozein kasutan, leporatzen deutsiezan atentaduak euren ardurea baldin bazan be (eta hori behar bezela frogatu beharko litzake), demokrazia batek ez dauka torturea erabilteko ezelango eskubiderik.
Egun honeetan Estaduko estolderien ahotsa entzun izan dogu behin eta barriro: 'Honeek terroristok ez dabe ezer merezidu', 'hoba eurak gu baino', “ekintza honi esker atentadu piloa ekidin dira',… Eta honeek basakeriok bota dabezan ustezko progreok Estadu Batuetako gobernuak Guantanamon eta Abu Graiben egindakoa salatu egin izan dabe ahobeteka.
Behin baino gehiagotan esan dot begi bakarragaz dabilela jente asko gure artean. ETAk bere barrabaskeriak egiten dabezanean, batzuek ez dabe ezer ikusten eta beste batzuek 'kondena' berba behin eta barriro errepetiduten dabe. Bestalde, Espainiak zikin jokatzen dauenean, aurreko kasuetan isilik dagozan asko oihuka eta manifestari ikusten doguz eta, aldiz, beste batzuek bestaldera begira iminten dira kondenak guztiz ahaztuta. Eta begi biak erabilten ohituta gagozanok kolpeak hartzen jarraituko dogu alde bietatik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!