Azukerea eta lorak Erregearen inguruan
2008-01-06 19:52Nekatuta nago. Gogaituta. Goraino. Erregeak 70 urte bete ditu. Nor ez da oraindino enterau? Horreenbeste lora, txalo eta goraipamen… nekagarria.
Ahaztu egiten dabe komunikabide handiek Frankok inposatu egin ebala Juan Carlos Borbonekoa. Ez dau inork esaten uritarrok ez dogula modurik izan Monarkiaren ganean gure eretxia emoteko. Espainiako transizino 'modelikoa'-n ontzat hartu izan ziran diktadoreagaz bat etozan hamaikatxu botere eta egitura. Erregea eta haren familia 'paketearen barruan' sartu ziran.
Familia zabala da Erregearena. Aldizkarien orriak dozenaka beteten dira haren gorabeherakaz. Guk ordainduta, jakina. Ez dau ardura, danak pozik eta alai ei dagoz Erregeagaz eta.
Halanda be, begibistan geratu da igazko urtean zehar Erregearen ganean agertzen dan ustezko ahobatekotasunaren atzetik zer dagoan. Ikusi egin dogu zer pasetan jaken haren bizimodua kritiketan ausartzen diranei. Ikusi dogu komunikabide nagusiek bere burua mugatu egiten dabela Erregearen ganean berba egiteko orduan. Horreenbesteko adostasun publikoa faltsua da.
Eguneroko politikan Erregeak zelako papela jokatzen dauen (edo jokatzen ez dauena) ez jaku esaten. Haren diruagaz zer egiten dauen, azken finean gure dirua dana, ez dau inork ezer esaten. Uritarrok subditoak gagoz bihurtuta. Nepalen, horreen atzeratuta dagoan lurraldean erregea kendu dabe. Gure Estadu honeetan, Erdi Aroko aztarna hori mantendu behar ete da?
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!