PISA azterketek adierazoten deuskuena
2007-12-16 21:59 Euskaldunak munduanOrain gitxi arte ez neban jakiten zer zan PISA dalako azterketea. Izan be, ez neban jakin lurraldeak be sailkatu egiten zirala ikasleen ezagutza mailaren arabera.
Gu guztion zorionerako euskal ikasleek maila ona agertu dabe, Estaduko altuenetako bat, hain zuzen. Argi dago euskal ikasleek asko eta ondo ikasten dabela. Arazoa zera izan da: azterketea gehienak erderaz egin izan ebezan erderea zalako ikasleek hoberen menperatzen eben hizkuntzea.
Urtero urtero aldarrikatzen dabez Hezkuntza arduradunek matrikulazino kanpainen arrakastak. Urtero urtero euskerazko modeluek goranzko joera geldiezina izaten dabe. PISA azterketek, besteak beste, begibistan lagaten dabe euskerazko ereduan egon izanak ez dauela ziurtatzen euskerea fundamentuz menperatu ahal izatea.
Harreman handia daukat ikastoletako gazteekaz. “B†eta “D†eredukoak badira be, batzuetan ez dira alkarrizketa normala euskeraz izateko gauza. Eta hoba ez pentsatzea zelan egiten daben euskeraz “A†eredutik pasautakoak.
Kantidadearen alde egin dogu kalidadearen kalterako. Gero eta ume gehiago sartu izan dira euskerazko hezkuntza ereduetan baina ez da lortu bere garaian ezarritako helburua, hau da, eskolatik ataratako euskal gazte guztiak hizkuntza ofizial biak menperatzea. Nekez topauko da gure artean erderea menperatzen ez dauen euskal gazterik. Era berean, ez da bape gatxa ikastolatik pasau eta gero, euskerea menperatzen ez dauen gazte andana topetea.
Modeloak aldatzeko bidean dagoz. Argi dago ikasgelatik kanpoko erabilerea sustatu egin behar dala. Argi dago lan handia egin behar dogula euskerea andereñogaz, txakurragaz eta ume txikerragaz egin beharreko hizkuntzea bihurtu baino arinago.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!