Ni neu be bat nator

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2007-10-18 01:31

Egunkarietako titularretan Ibarretxe Lehendakariak Zapatero presidente espainiarrari egindako bisitea agertu bada be, ez da hori izango nire gaurko komentarioaren gaia. Denporea izango da prozesu honen ganean berba egiteko.

Inor gitxik aitatu dauen beste gai bat jorratu gurako neuke, euskerearen munduan mobiduten danak ohiartzun txikia daukalako gure inguruko Erdal Herrian. Ebrotik behera, jakina, ez da esistiduten.

Hasier Etxeberria, Peio Zubiria, Imanol Murua Uria… Bakotxa bere aldetik dabil, eta ez dau emoten mobimentua koordinauta dagoanik. Bakotxak bere aldetik onartu dau zilegi dala Ezker Abertzalearen helburu politikoen alde borrokatzea. Are gehiago, euren helburu politikoetatik urrun ez dagozala esango neuke. Bakotxak bere aldetik onartu dau Batasunaren ingurukoek arrazoi osoa daukiela haserre sentiduteko euren kontra egindako gehiegikeriak dirala-eta. Baina hau guzti hau onartuta, ETAri eskatu dautse inor ez hiltea arrazoi horreengaitik.

Eta euskerearen munduak indarkeriaren aurrean beste leku batera begituten dauela esango dabe gero.

Ni ez naz ezker abertzalekoa. Euren eretxi politiko batzuekaz bat nator. Beste batzuekaz ez. Gure herri honetan ez da ETA eragile inposatzaile bakarra, baina zalantza barik, biderik krudelenak ETAk erabilten ditu. ETAk ez dauka gatazka bide militarrean irabazteko modurik, baina badauka oinaze jasangaitza zabalduteko ahalmena. Oinaze hori eragitea politikoki antzua eta gizalege bakoa izango litzake. Nik neuk be bat egiten dot Hasier, Peio eta Imanolen eskaereagaz. Zeozertako balio badau…

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu