Termometroak esango dau
2007-10-27 21:04 BertsolaritzeaAkordio baten beharrean gagoz euskaldunak. Hori da giro politikoan behin eta barriro errepetiduten dan leloa. Akordioa gora, akordioa behera, inor gitxik esaten deusku zertan oinarritu behar dan ditxosozko akordio hori.
Akordioa izan genduan euskaldunok Gernikako Estatutuaren inguruan. Gure herri honetako sensibilidade politikorik handienak bat etorri ziran Estatutu horri baiezkoa emoteko. Musturretan dagozanak, ostera, konsensu horreetatik kanpo geratu ziran.
Horrenbeste urte (ia 30) pasau eta gero Estatutu horren puntu ahulak agirian geratu dira. Besteak beste, Madrileko gobernuek emondako hitza jateko daukien gaitasuna. Oraindino, Estatutuan agertzen diran hainbat eskumen transferidu barik dagoz eta ez dau emoten egoerea aldatu egingo danik. Are gehiago, lortutako eskumenak kentzeko ahalegin bat baino gehiago egin izan dabez Madrileko gobernuek, eta baita lortu be.
Azpimarratzekoa da zelan alderdi unionistek aldarrikatzen daben Estatutuaren eraginkortasuna. Onartu behar dira haren onurak (zozokeri galanta izango litzake honeek ez onartutea). Estatutua beteteko asmoa sekulan agertu ez dabenak haren defendatzailerik sutsuenak dira. Elbarrituta geratu dan Estatutu hori Euskadiko egonkortasun politikoaren sinbolo bihurtu gura dabe.
Orain urte batzuk, herri honen gehiengoa islatzen daben alderdi politikoek bestelako bidea hartu behar zala erabagi izan eben. Halan, aldarrikatu eben beste marku bat behar zala. Marku barri horren ardatza erabagiteko eskubidea izan beharko litzake. Lortu beharreko marku barri horretan euskaldunok ezin dogu jarraitu Madrileko gobernuen kapritxoaren menpean, azken urteotan jazotako frustrazinoa barriro gauzatuko litzake eta.
Badagoz 'euskaldunon arteko akordioa' topau gura dabenak. Akordioak onak dira, eta komenigarriak jakina. Baina errespetauko ete dabe Madrilen gure sensibilidaderik nagusienen gurariek markautako akordio bat? Seguruenik ez leukie errespetauko. 'Zepilau' egingo leukie akordio hori Catalunyako alderdiena zepilau egin eben bezela. Edo orain urte bi Estatutu Politikogaz egin eben modura, atzera bialduko leukie, gure ordezkaritza politikoa mespretxatuz.
Ez dabe sekula borondate onik agertu Madrileko botereek euskaldunon borondatea errespetetako orduan. Indarkeriarena bide antzua dala begibistan dago. Are gehiago, ikuspuntu euskaltzale batetik, ezin da ukatu indarkeria politikoa unionismoaren aliatu politikorik onena dala. Baina indarkeria gelditu egin ezkero eta haritik tiraka hasi ezkero, seguru nago bestelako akordio bat posible izan leitekeela. Osterantzean, indarkeria desagertzen ez bada erraz nahastuko leukie indarkeria herri honen gehiengoagaz. Era berean, ez badogu sendo aldarrikatzen zer gura dogun, ez dot uste Madrilen serio hartuko dabezanik euskaldunon erreibindikazinoak. Hurrengo hilebeteetan termometroa iminiko deuskue. Eta ikusiko dogu herri honetan sukarra ala tenperaturea epela daukagun.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!