Bost minutu baino gehiago
2007-11-16 23:19 BertsolaritzeaAl Goreren ideiek jarraitzaile ugari dabez gure artean. Eta hori frogatzeko, atzo aldaketa klimatikoaren kontra argiak amatau behar ziran arrastiko zortziretan. Jakingo dozue gure etxeetan kontsumiduten dogun argindarra produziduteak kutsadurea sortarazoten dauela. Orohar, energia sortzea kontu zikina izaten da. Sarritan, erabilten dogun energia ez da horren beharrezkoa eta, konturatu barik, behar baino energia gehiago gastetan dogu. Horren ondorioz, behar baino kutsadura gehiago sortarazoten dogu. Kutsadurea horrek eragiten dau, hain zuzen, ditxosozko aldaketea klimatikoa.
Auskalo klimea zoratuta dagoan ala ez. Hasteko, ez daukat klima kontuetan aditua dan lehengusurik. Horrezaz ganera, ez dakit nik noiz izan ete dan klimea 'normala'. Klimearen arau orokorrak, gitxi gora behera, bete egiten dira gaur egun. Salbuespenak be badagoz eta beti egon izan dirala iruditzen jat. Beti entzuten neutsan aitite difuntuari esaten: 'aurton euri gitxi ein dau', 'bero handia ein dau aurtongo neguan' eta abar. Ondo ulertu esan gura dodana: autortu egiten dot gizakiaren eragina larregizkoa dala gure planetan. Esan bezela, ez daukat argi kliman eraginik ete dogun, baina oso argi daukat gure oraingo bizimoduak ingurugiroa lohitu egiten dauela gupida barik. Horrexegaitik jentea kontzientziatzeko egiten diran kanpainak begi onez ikusten dodaz. Serio eta benetan egiten badira.
Era berean, amorru handia emoten deuste kontraesanetan dabiltzanek. Izan be, aldaketa klimatikoaren kontra bat egin eben atzo enpresek eta instituzinoek. Euren alkartasuna adierazoteko bost minutuetan gure eraikin inportanteen argiak amatauta egon ziran kanpaineari jaramon eginaz. Biharamonean instituzino handi jakin batek Gabonetako argiak iminita dagozala zabaldu eban jaietarako hilebete eta piku falta danean. Aldaketa klimatikoaren kontra dagoz, ondo geratu guran dabilz edo arraultzak saski guztietan imini gura dabez?
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!