Etsipena? Ezta pentsau be...
2007-10-14 20:34 MusikeaZapatero Presidente espainiarrak esku sendoa agertu baeban be, ETA erakunde armatuak kolpea bueltau gura izan dautsola emoten dau. Lau urte emon izan ditu erakundeak lapa-bonbea erabili barik Abusun barriro erabili dauen arte. Zorionez, bizkarzainak ez dau kalte larririk jaso. Gure aldartea, baina, larri kolpetuta sentiduten dogu.
Joan dan astean adierazoten neban (lerro artean, dana ezin da argi esan eta) ez dagoala argi, oraindino, alde biek zubi guztiak apurtu gura dabezan ala ‘ondorengo egunerako’ hariren bat bizirik mantendu gura daben. T-4aren kontrako atentadutik ez da hildakorik izan. Orduan ez ei eben gura ETAkoek hildakorik eragin eta lagun bi hil ebezan. Orain, kalte larriak eragin gura ei ebezan eta ez dabe lortu.
Etsituta sentiduteko arrazoi mordoa daukaguz. Bakea lortuteko hamaikatxu ahalegin izan dira. Dana alperrik, pentsauko dau batek baino gehiagok. Halanda be, azken urte honeetan bizi izan dana ez da alperrik izan. Hamar urte pasau dira ELA sindikatuak Gernikako Estatutuaren hileta kanpaiak jo izan ebazanetik. Hortik abiatu zan Lizarra-Garaziren prozesua. Orduko prozesua martxan imini zanean gordin-gordin ebilen ETA erakundea indarkeria praktiketan. Orduko indarkeria ez zan oztopo izan konponbide baten bila hasteko.
Hamar urte honeek intensidade handikoak izan dira. Horrenbeste kontutan asmau izan da. Esate baterako, euskal arazoa politikoa dala eta indarkeria baino gehiago dala begibistan geratu da. Akatsak be izan dira. Besteak beste, ez da jakin izan su etenak sendotzen. Badagoz euren interes partikularreei begira dagozanak. Beti egon izan da interes nagusi bat bakea bigarren plano batera lagateko. Egun honeetan, esate baterako, hauteskunde kanpainia gogor baten aurrean gagoz.
Ez dot uste oraingo honeek konponbidearen bila hasteko momenturik onena danik. Martiko hauteskundeak izan arte nekez izango da behar besteko ausardiarik egin beharrekoa egiteko. Bestaldekoen aldetik, hoztasuna agertu beharko dabe egoerearen aurrean. Osterantzean, jai daukagu. Danok.
Pentsau gura dot hamar urte honeetan bizitakoak zeozer irakatsiko euskula danoi. Batzuek barruratuta izan beharko leukie indarkeriaren bidez etekin politiko urria atarako dabela. Bestaldekoek onartu beharko dabe indarkeria arazo politiko baten sintoma dala. Ez derrigorrezko sintoma. Ez sintoma naturala. Baina indarkeria amaitzen daneanbe egongo da oraindino konpondu beharrekorik.
Badakit aholkuak borondate onez emotea alperrekoa dala zelako elementuak dabilzan kontuan hartuta. Baten batek esango deust alde batekoek ahalegin guztiek egingo dabezala hauteskundeak irabazteko eta bestaldekoek erantzunik krudelena topau gura izango dabela. Leitekeana da. Baina ez daigun sekulan ahaztu ezkorrenek ez dabela sekula gatazkatan konponbiderik topau. Eta konponbidea behar dogu. Hoba gaur bihar baino.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!