Egun adierazgarria

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2007-09-30 21:31   Musikea

Bizikletazalea da Ibarretxe lehendakaria da ta bere jardun politikoan igerri egiten jako. Horrenbeste etapa aldapatsu daukan Tourra agertu izan eban joan dan Barikuan Legebiltzarrean. Denporea egongo da horren ganean berba egiteko

Deigarria iruditu jat lehenengo mugarriaren eguna, kontsultarena. Akordiogaz ala akordio barik datorren urteko Urriaren 25ean kontsultea izango dogu. Ez da kasualidadea egun hori aukeratu izana. Komunikabide askok esan izan dabe Gernikako Estatutua onartu zan eguna gomutatzen dala eta holan da. Baina, zergaitik onartu zan Gernikako Estatutua Urriaren 25ean inor gitxik azaldu dau. 1839. urtea zan. Lehenengo Gerea Karlistea amaitu ta gero, Bergarako besarkadea izan zan Espartero liberala eta Maroto karlistearen artean. ‘Euskaldunok, nire ezpateagaz defendiduko dodaz zeuen foruak’ esan ei eban Esparterok. Baekian jeneral liberalak orduko euskaldun asko bildurtuta egozala foruak dirala etaMadrilera bueltau zanean, Euskal Foruak ‘barriztuteko’ dekretua atara eban, 1839ko Urriaren 25ean. Bertan gure historia aldatuko dauen esaldia agertzen da: ‘Euskal Foruak berretsi egiten dira Espainiako Konstituzinoaren kontra ez doazen bitartean’. Eta hor hasi zan ‘euskal arazoa’ dalakoa. Bere garaian Jaime Mayor Orejak berak halaxe adierazo izan eban alkarrizketa batean (Daborduko ahaztuta izango ditu horreek adierazpenok, seguru…).

Ordurarte, euskal lurraldeek eta Espainiak buru bera euken, Espainiako erregea, baina legeak desbardinak ziran hemen eta hor. Espainiako legea indarrez ezartzen danean eta euskaldunon jatorrizko eskubideak bertan behera lagaten diranean, egonezin handia sortzen da gure herrian Foruetan agertutako horrenbeste lege eta eskubide bertan behera geratzen diralako. Kontu zaharrak eta modernizau bakoak dirala esan izan eben.

Hasikeran, foralistak eta karlistak ziran lehengo egoereara bueltau gura izan ebenak. Bigarren gerra karlistea etorri zan hortik 35 urtera eta horren ondorioz Foruak erabat kendu euskuezan. Hortik gitxira Sabino Aranak Eusko Alderdi Jeltzalea sortu eban.

Gure memoria historikoan beti geratu izan da zelan euskal lurraldeek euren burua gobernau egiten ebela eta galera militar baten ondorioz espainiarrek kendu izan euskuela gure etxea gobernetako eskubidea. Galera hori Urriaren 25 batean hasi zan. Horrxegaitik onartu zan Gernikako Estatutua Urriaren 25 batean. Eta horrexegaitik onartu zan orain hiru urteko Estatutu Politikoa Urriaren 25 batean. Eta zalantza barik, ez daigun bistatik galdu datorren urtean izango dan kontsulta horrek be lagundu behar deuskula iragana eta etorkizuna lotzeko. Urriaren 25 batean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu