Gurean be zabor hipotekak badagoz
2007-08-24 01:10Bazterrak nahastuta dabilz egoera ekonomikoa dala eta. Subprime izeneko hipotekek pikutara bialdu dabe Estadu Batuetako egonkortasun ekonomikoa.
Daborduko danok dakigu zer diran horreek hipotekok. Gutako nonor banku batera prestamoa eskatzen joaten danean biluztuta, apalduta eta makurtuta joan behar izaten da (gara). Soldatea, hipoteka, abalak, asegurua,… horrenbeste berme hartzen ditu bankuak. Horreek ez dira, ez, dirua galtzen atarako. Ez dau edozeinek lortuten prestamoa.
Estadu Batuetan arrisku ekonomikoa maite ei dabe. Honexegaitik hasi ziran formula ekonomiko barriakaz esperimentetan: bermebako hipotekak. Oso aberatsak ez diranak edo aurretik arazo ekonomikoak izan dabezanak be onuradunak izan leitekez. Jakina, berme falta horreen ondorioz, interesak altuagoak ziran, eta honeegaz batera, bankuen etekinak.
Globoa gero eta handiagoa izan da lehertu arte. Bildurra zabaldu zan munduan zehar. Horreek hipotekok banku zehatz batzuek emoten ebezan, baina banku horren jabeak beste bankuak ziran, eta mundu osoko inbersoreak dira banku honeen akzinodunak. Beraz, Idahoko txikano baten porrot ekonomikoa Txinako inbersoreek igerri egin dabe.
Beldur-ikarea geldiarazoteko, mundu osoko banku zentralek dirua sartu dabe sistema ekonomikoan. Halan egin ezean krisi ekonomiko serioa izan eitekean. Banku batzuek hartutako arriskuaren ondorioak beste batzuek pagetan doguz.
Gurean ez dago holango arriskurik, esaten dauskue behin eta barriro, subprime dalakoak ez dira eta esistiduten. Seguru?
Alde batetik, gure zorioneko Euriborra gora eta gora doa. Eta ez daigun pentsau uritar arruntak garala prestamoak pagetako arazoak izango doguzan bakarrak. Inoiz ikusi dozuez bankuak ez diran enpresak prestamoak iragartzen? Horreen iragarkiok eta hareen lokalak leku guztietan dagoz. Fijau zaiteze.
Honeek enpresok ez dira bankuak eta ez dabe eskatzen bankuek besteko burokrazia eta berme. Euren interesak altuagoak dira, baina prestamoak horrenbeste urteetan pagau behar diranez, ez dogu igerten diferentzia. Diru gehiago kentzen dauskue bankuak baino. Etorkinak be, sarritan joaten dira enpresa honeetara, papel larregi ez dabelako eskatzen. Beste batzuek hortik eta hemendik dabezan zuloak ‘batuteko’ joaten dira. Hareek eskatutako interesak be Euriborragaz dagoz lotuta, baina bankuenak baino altuagoak dira.
Seguru gagoz Euriborrak gorantzako bidea jarraitzen badau (eta gorantza jarraituko dau) ez dogula arazo ekonomiko seriorik izango?
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!