El Juevesi be adierazpen askatasuna zor jako

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2007-07-22 01:24

Behin baino gehiagotan komentau dot blog honetan adierazpen askatasuna balore handiko eskubidea dala demokrazia batean. Goi mailakoa izan arren, ahula da munduan zehar.  Munduan zehar ideiak eta informazinoak zabalduteko zailtasunak dagoz eguneroko informazinoek azaltzen deuskuenaren arabera. Eskubide honeen urraketen kontra hamaikatxu biderrez protestau izan dot. Hori bai, Botereak ez dau informazino serioa bakarrik galarazoten. Umoreak be, sarritan, kolokan iminten dau boterea. Gogoratu daigun Umberto Ecoren ‘Arrosaren izena’. Umorea arriskutsua zan Erdi Aroko boterearentzako, boterearen ganean barre egiten dauena botere beraren zilegitasuna zalantzan jarrita. Hori bai, atzerrira begira oso zabalak gara. Danimarkako egunkariek eskubide osoa euken Mahomaren ganean barre egiteko. Baina, lagunok, Espainiako Monarkia kontu serioa da. Nork eta Estaduko Fiskaltzak, gogoratu, Gobernu zentralaren beso judizialak, El Jueves umorezko aldizkaria erretiretako agindua zabaldu dau Felipe eta Letiziaren kontura barre egitearren. Ez dau ardura txiste ona ala txarra izatea. Neri, pertsonalki, oso barregarria iruditu jat. Sutan jarten naz inbutuaren legea indarrean dagoala egiaztatzea. Aldizkari horrek astero ataraten ditu txisteak eta karikaturak. Fatxak, Ejerzitoa, eta Jaungoikoa bera agertzen dira orriotan. Baina Erregearen Familia sagradua ei da!! Komunikabideak aho batez atara dira adierazpen askatasunaren defentsan. Ez da beti holan izan Espainiako Estaduan eskubide hau urratu izan dabenean. Seguruenik El Jueves euskalduna ez izateak lagundu egin izan deutse kontu honetan. Deia eta Gara antzeko saltsa batean egon ziranean ez eben horrenbesteko babesik izan. Akordetan naz Ingalaterran biziten egon nintzanean zelako barreak egiten ebezan bertako Monarkiaren kontura. Spitting Images izeneko telebista saioan Erreginaren ama mozkortia zan, seme-alabeak txortan ibilten ziran egun osoan zehar, senarra txotxolo hutsa zan eta berak oraindino sinistuten eban Britainia Haundiko Imperioa indarrean egoala. Espainiako estaduan, zoritxarrez, hausi beharreko tabua da Borbon Familiarena. Umoretik hasita, euren benetako historiaraino. Inoiz inork euren ganean serio idazten badau, trabak leku guztietatik etorriko jakoz. El Juevesena txiste hutsa irudituko jako, alajaina!  Â

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu