Ustelduta ala garbitzeko bidean?

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2007-07-31 01:50   Bidaide

Sarritan komentau izan dot ez nazala, hain zuzen, oso kirolzalea. Sillonbol delakoa ez dot gustoko, baina telebistako kirol izarrei kasu larregi egin barik, zelan ez jakin aurtongo Tourrean jazo dana? Aurreko urteetako istorio bardina, dana esan behar da.

Daborduko ahaztuta daukat zenbat txirrindulari atrapau dituan dopinaren zurrunbiloak. Lehengoak eta oraingoak. Riis irabazle ohia, igazko irabazlea zan Landis, Vinokourov, Rasmussen eta larriagoa dana, euskaldun askoren idoloa dan Iban Mayo. Eta susmo piloa dagoz honen eta bestearen ganean.

Hor dabilz kirol kazetariak behin eta barriro errepikatzen ezin dala inor epaitu azken analisiaren emoitzak ezagutu barik, inoiz baino kontrolatuago dagoala pelotoia eta kutsatutakoak igarri eta berehala kanpora bialduten dirala.

Horrenbeste kasu emoten diranean ezin da ukatu gatxa zabalduta dagoala. Dopina kirol profesionalean egon badago, dudarik ez. Eta ez txirrindularitzan bakarrik. Horreen gogorra dan txirrindularitzan are gehiago. Badakizue, zaletuek hiru astetan gura ditue ikusi txirrindulariak 200 kilometroko etapak egiten eta zortzi mendate igoten. Gizakiaren mugak behin eta barriro gaindituten dirala emoten dau. Ikusitakoaren arabera, honeek lorpenok era naturalean egiten dirala zalantzatan imini leiteke.

Euskal zale asko pozik dagoz euskaldun bat baino gehiago punta-puntan egon diralako aurtengo Tourrean. Baina nik ezin dot trankil ikusi txirrindularitzearen ikuskizuna horrenbeste sagar ustelduta dagozala frogau egin danean. Badauka txirrindularitzeak konponbiderik?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu