... eta Bilbollicak lehertu egin eban
2007-07-01 15:33 Errekuperau ezinda nago oraindino. Metallicaren kontzertuan egon nintzan joan dan barikuan eta bertan ikusitakoa dantzan daukat buru barruan. Aurreko astean baino askoz jente gehiago egoan Kobetasen. BECen aparketako ilara itzelak egozan. Autobusak hartzeko beste horrenbeste. Zorionez, lagun napar batzuen laguntzagaz ilararen hasikeran kolau nintzan. Festibalean sartu ta urtetako eskumuturrekoak agortu egin ziran. Jentea, jentea, jentea alde guztietan. Behin eta barriro begirau egiten genduan erlojuetan ia kontzertua hasteko askorik falta ete zan. Eta azkenean, DANBA!!!! Watioak alde guztietatik. Bolumena topera. Kanta batzuk ezagutzen nituan, beste batzuk ez. Kanta batzuk gustau jatazan. Beste batzuk ez horrenbeste (trash azkarrari ez deutsat graziarik topetan), baina Metallica bandearen partaideek jarrera ezinhobea agertu eben oholtza ganean. Red Hoten kontzertua ordu betekoa izan zala esan neban orain aste bete. Metallicana ordu bikoa izan zan. Red Hoten musikariak oso onak dirala esan neban eta halan pentsetan dot. Metallicanak ez dira horreen birgeroak, baina erakutsitako jarrerea guztiz kontrakoa izan zan. Red Hot oporrak pasetan egon ziran Bilbon. Metallicak izugarrizko lana egin eban Kobetasen. Harritu egin nintzan uste baino neska gehiago ikusi nitualako kontzertuan. Txalotzekoa izan zan horrenbeste jente artean arazorik ez izatea (nik, behintzat giro oso ona igarri neban). James Hetfieldek Heidiren aitite emoten eban bizar luzeagaz, ‘divo’ itxureagaz. Lars Ulrich bateriajolea deabruak hartuta emoten eban, ‘Exorzista’-ren neskatoaren arpegiak iminten. Robert Trujillok eta Kirk Mammettek bikain egin eben euren lana. Ta amaitzeko, DANBA, DANBA eta DANBA!!!! Gortzeko moduko su artifizialak. Bueltetako bidaian be jentea, jentea, jentea… Bilbora joateko hamaikatxu autobus eta BECera bueltetako bapez. Itxoiten denpora larregi emon genduan. Eta jente mordoa zain egoan bitartean, kotxe handi eta ilunak pasau ziran: VIPak. Kotxe batean Patxi Lopez ikusi neban. Pentsatzekoa da beste kotxeetan beste batzuk egongo zirala. Eskerrak kotxe partikularrak galarazota egozala!! Baina ez nintzan larregi haserretu. Gurago neban musikea gorde buruan kontu honeengaitik haserretzea baino. Hoba One, Puppets, Enter Sandman eta beste kanta batzuk gogoan izatea beste kontuen ganean pentsetea baino. ÂErantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!