Aupa Nafarroa bai!

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2007-05-28 01:54 Poz handia hartu dot Na-Bairen emoitzak ikusi dodazanean. Lehenengo proiekzinoetatik argi egoan Sanz eta Barcinaren agintaldia amaitzear egoala.  Euskal kulturearen ganeko sentsibilidade apur bat izanda, jasangaitza zan Nafarroako agintarien jarrerea. Euskerearen eta euskal kulturearen ganean ez dabe agertu ezelango sentsibilidaderik. Are gehiago, pozik geratuko ziran UPNkoak euskerea Erreinu Zaharretik desagertuko balitz. Akabo fandango! Pentsatzekoa da sozialistak, Na-Baikoak eta EBkoak batu egingo dirala bestelako politikea egiteko Nafarroan. Ez dagiala inork pentsau Hegoaldeko lau lurraldeak hemendik urte batzuetara batu egingo diranik. Une hau urrun dago oraindino. Oraingoa politika euskaltzalea egiteko momentua da Nafarroan. EAEn, gixi gorabehera, gaur goizean lagunei botaten neutsen pronostikoa bete egin da. EAJk eta EAk banatuta koalizinoan baino gixiago atara dabe, PSEk emoitza onak atara ditu eta PPk zaplasteko polita hartu dau. Nire pronostikoen kontra, EB-Aralar koalizinoa, nik uste baino hobeto ibili da. ANVk be emoitza majuak atara ditu zenbait lekutan. Dana esan behar da, bizi izan dogun egoera nahasia eta kanpainearen azken egunetan egin dabezan barrabaskeriek ez deutse mesede handirik egin. Gure herri honetan errekonozidu egiten dira gehiegikeriak. Alde guztietakoak. Deigarria iruditu jat zenbait herritan emon diran aldaketak. EA Gernikan nagusi atara da. PSOEk Basaurin eta Sestaon irabazi dau. EAJk Santurtzin gehiengo osoa atara dau. ANVk Elorrion lortu dauen garaipena ‘legala’ izan da. Ondarrukoa, ostera, ‘ilegala’. Eta Gipuzkoan, Lizartzako alkatetza PPrentzako izango da (Joxux, Maria eta Joxe!!!).Â

Partizipazinoa ez da altua izan. Alderdi danok dabe honeen ganean zer pentsau. Gaur gabaz alderdi guztiak dagoz pozik. Bihar goizean hasita benetako analisia, hotzetan egin beharrekoa, hasiko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu