Zirkua
2007-05-13 15:11 Kanpainea hasi da, igerri dozue? Alkategaiak irrifartsu daukaguz karteletatik begira. Botu ehizea hasi da. Gero eta gitxiago gustetan jataz kanpainak. Sarritan, kanpainan zehar botaten diran gehiegikeriek ez daukie zerikusirik mitinetan berba egiten dauenak pentsetan dauenagaz. Sendotasuna, seriotasuna, malgutasuna, alaitasuna… bakotxak berea. Ustezko balore ‘onak’ zabaltzen ibiliko dira datozen egunotan. Batzuetan lau urteetan zehar ahaztuta izan dabez honeek baloreok. Uritarrok, neurri haundi batean, hauteskunde egunean zer egingo dogun badakigu. Gure ideologiak, legegintzaldiko jazoera politikoek eta hautagaien ganeko gure eretxiak sendo finkatzen dabe gure botua. Kanpainea hasi baino askoz arinago, normalean. Oso persona gitxik aldatzen dau bere botua kanpainan zehar. Botoemole gitxi horreei dago zuzenduta kanpainea. Gainontzekoek jaso edo jasan egiten dogu kanpainea. Baina badago zoritxarreko jazoera bat oraingo kanpainea (barriro be) baldintzatuko dauena. Uritar askok ezin izango dabez euren gustoko hautagaiak jezarlekuetan ikusi. Ez behar beste boturik lortuko ez dabezalako, ilegalizauta jarraitzen dabelako baino. Gure egoerea ez dagoala oraindino normalizauta eroak be badaki. Azken urte honeetan eragile politikoek ez dabez euren etxeko lanak fundamentuz egin nire eretxiz. Ez dot uste kontu honeetan errudun bakarra dagoanik, baina badagoz erantzukizun maila desbardinak. Nik nire papeletak topauko dodaz hauteskunde mahaian. Eta badakit ez dirala zakarrontzira joango. Pena eta amorru haundia emoten daust beste batzuek aukerea bardina ez izateak. Erridikulua iruditzen jat Ezker Abertzalea zenbait lekutan normal egon ahal izatea eta beste batzuetan ez, are gitxiago EAE-ANV alderdi historikoak bere estatutuetan indarkeria gaitzesten dauenean. Halanda be, kanpoan geratu dira hautagai ‘kutsatuak’ izan dabezanean. Sinistezina demokrazia batean. Zirku horrek sufriduten dogun normalizazino politiko faltea adierazten dau, jakina. Bestaldetik, indarkeriaren fasea gainditzeko dagozan zailtasunak be adierazoten dausku ‘gure arazoa’ ez dala di-da batean konponduko.ÂBarriro be frogatuta geratu da oso kalidade eskaxekoa dala espainiar demokrazia.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!