Seriotasuna?

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2007-05-06 23:35 A zelako astea! Sofi, Leoren aiztea jaio da. Badakizue, Feli eta Letiren alabea. Danok ezagutzen doguz euren familikoak. Komunikabideak jo eta su dabilz Espainiako lehenengo familien bizipenak kontetan. Komenidu jakena, dana esan behar da. Ikusten doguz argazki ofizialetan, danok irrifartsu eta pozik. Gure zerbitzurako, gure dirua gastetan dabe. Baina informazino uholde honeen artean (kaparradea esango leuke baten batek), inork esango ete deusku familiaburua non egoan Sofi jaio zan unean? Ez dakit konturatu zarien. Protokoloaren arabera, Sofik eta Letik ezin eben bisita ofizialik izan familiaburuarena izan arte. Hiru egunetan missing egoan familiburua gizajoa eta politiko guztiak euren zain bisitea egin arte. Lanean egongo ete zan familiburua? Ikasten edo? Edozelan be, gai honegaz ez dago polemikarik. Hortik gitxira Pantoja sartu eben kartzelan eta ez egoan bestelako kontuen ganean eztabaidatzeko modurik. Pantojamaniak dana jan eban. Katxuli salatu ei eban Isabelitak. Horreenbeste diru baltz garbitu ei eban. Negarrez eta desesperauta ei egoan. Eta komunikabide guztiak, artalde informatibo osatuten hareen ganeko “informazinoa” zabalduten orduak eta orduak emon izan dabez. Eta aurreko hau ikusita harritzen gara ASB eta EAE-ANVgaz pasau danagaitik? Normala ete da zerrenda batzuk legalak, beste batzuk kutsatuta eta beste batzuk zikinak izatea? Alonsotegin bai, Bilbon ez. Hernanin bai, Donostian ez. Zer fundamento, zer demokrazia mota da hau? Hara, Pantoja eta Letiren neurriko demokrazia da disfrutetan doguna. Hau guzti hau ikusita galdetuko deustie zergaitik ez dodan Espainia herri seriotzat hartu. Â

Eta ingurukoei interesetan jakena ikusita, nire buruari preguntetan deutsat guk geuk be seriotasun maila bardina izango ete dogun. Arduratzen hasia naz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu