Soldatea eta kafea baino ez?

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2007-04-22 01:02   Musikea Egia esanda, ez neban izan telebista aurrean egoteko gogo handirik Raxoi eta Zapatero ikusteko. Azkenean ez nebazan ikusi. Eta saiook emon dabena jakinda, ez dot damurik. ‘Badaukat zuretzako galderea bat’ saioek politika merkea egin izan dabela uste dot. Horrenbeste galdera eta horreenbeste kezka daukaguz hiritarrok eta geratu diran kontu bakarrak Zapateroren kafea eta Raxoiren soldatea dira. Ez neban uste politikoen eginbeharra supermerkatuen eta tabernen prezio zerrendak ikastea zanik. Are gehiago, ez neban uste politikoen lanik inportanteena euren soldaten ganean arduratzea zanik, guztion bizitza maila hobetzea baino. Nire ustetan, honek adierazoten dau zelako maila bajua daukan eztabaida politikoak Espainian. Eta ez dot uste Euskadin halango saio bat egin ezkero desbardintasun lar handirik egongo zanik. Frantziako presidentziarako lehenengo itzulia izango da bihar. Hor be maila nabarmen bajau da azken urteotan. Badaukie hautagai bat irudi aldetik oso sendoa emoten ez dauena, basapizti ultraeskuindarra eta makiladun jendarmea. Halanda be, horreetako batzuek lanak hartu dabez euren ideiak eta ikuspuntuak liburutan iminten.  Gure Estaduko telebista saio afamatua Frantziatik ekarri eben. Dana esan behar da, hor eztabaidak punta-puntako ordutegietan eskaintzen dabez. Batzuetan politikoek parte hartzen dabe. Estilo eta ohitura kontua da.Â

Nik gura neuke holango programa bat gure artean ikusi, baina ez neuskio galdetuko Lehendakariari produktuen prezioen ganean, gure arazoak konponduteko berak aplikauko leukezan formulen ganean baino. Zoritxarrez, holango saio bat egin ezkero, bildur naz ez ete litzatekeen atarako kafearen moduko galderaren bat arreta osoa erakarteko eta eztabaidearen zentzu osoa pikutara bialtzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu