Aspertu barik jarraituko dogu

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2007-04-15 12:53   Musikea Erdu, sartu, jaun andreok! Horra ikuskizuna! Zerrenda bat edo bi izan barik hiru zerrenda! Txantxa emoten dau, baina kontu serioa dala uste dot. Fundamentuzko aldaketarik ez dago eragile politikoen aldetik. Sozialistek ez dabe arinduten Alderdien Legea eta ez dau emoten ETAk burruka armatua bertan behera lagako dauenik. Jentaurrean gura dabena esango dabe, baina nik oraindino pentsetan dot honeek mobimentuok hitzartuta edo berba eginda dagozala. Ezker Abertzaleak erbiak imini ditu korrika, ASB eta herritarren zerrendak. Eroak be badaki honeek zerrendok ez dituela legalizauko. Are gehiago, ez dakit nik inori komenidu ete jakon honeek zerrendok legalizauta izatea. Argiago esango dot: komunikabideok Ezker Abertzalearentzako kanpainea egiten dabilz honeen kontuon ganeko informazinoa zabaltzen dabenean. Dana esan behar da: ez daukie salduteko moduko lanik Udaletxeetan eta Aldundietan egoteko modurik izan ez dabelako. Geratzen jaken bide bakarra biktimismoa da, euren kontra asmau dan legedi sasifrankistea salatutea. Eta primeran egiten dabela ezin da ukatu. Bestaldetik, sozialistek ezin dabe aurrerapausurik emon hauteskundeetarako horreen denpora gitxi falta danean. Popularrak ez dagoz momenturik onenak biziten, baina jakin badakie arnasea hartuko leukiela Batasuna hauteskundeetan ‘sakramentu guztiekaz’ egon ezkero.  Kontuak kontu, A eta B planak alkartasuna erakarteko tresnak baino ez dira. Ondo erabilitako tresnak, alajaina! Ez daigun baztertu D planaren atzetik E eta F etortea. Halanda be, ikusi gura neuke Estaduko Fiskaltzak ANVren zerrendak zakarrontzira bialtzen baditu zer argumentazino erabilten dauen. 1978. urtean legalizautako alderdia da ANV (UCDren garaian) eta euren estatutoetan Espainiako Konstituzinoa onartzeaz ganera, burruka armatua kondenau egiten dau. (Jexux, Maria eta Joxe!!!) A! Eta inork uste badau Arnaldo Otegik egia esaten dauela euren apustu bakarra ASB eta herritarren zerrendak dirala adierazoten dauenean, gogoan izan dagiala bere garaian EHAKren ganean esan ebana. Errepresentazinoak jarraitu egiten dau.Â

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu