Urratsa da, bai, baina ez espero genduana

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2007-04-08 22:50   Musikea Asteak emon izan doguz ETAren komunikatuaren zain. Azkenean, Aberri Egunean, berba egin izan dabe ETAkoek alkarrizketea luze baten bitartez. Alkarrizketea baino arinago adierazpen piloa izan zan. Adierazpenon arabera, egoerea delikatuan ei dago bake prozesua.  Nire ustetan, egoereak alde ilunak eta argiak daukaz. ETAk bat egiten dau Batasunaren ‘beherapen politikoekaz’. Joan dan asteko atxiloketetan harrapautako papeletan agertzen danez, ETAren helburu politikoa epe laburrean lau lurraldeetako autonomiara mugatuko litzake, hau da, Otegik orain aste batzuk kalerautako helburu bardina. Alkarrizketean esaten dabenez, ‘urrats kualitatiboak’ emongo leukez ETAk Ezker Abertzaleak hauteskundeetara aurkezteko bidea izan ezkero. Irakurritakoaren arabera, ez neuke esango ETAk ontzat emoten dauenik Espainiako gobernuak emondako urrats sorta. Alkarrizketa eskaintza egiten dabe, baina eskaintza egin barik mobimentu zehatza eta nabaria egin behar izan eben eta ez dabe egin izan. Joan dan astean esaten neban saria eta zigorraren artean mobiduten zala Espainiako gobernua. Atxiloketok erakutsi dabe ETAren zati bat kontrolpean dabela espainiarrek. Harrigarria izan da niretzat, ganera, ustezko ‘Iparraldeko santutegia’ ez dala horreenbestekoa ikustea, ETAren ustezko inprimategia eta bideo estudioa Donostian egozan eta. Honeez ganera persona bardinak alde politiko eta militarrean batera dagozala ikusteak irakurketa piloa daukaz. Beraz, ez dakit nik mus partidan ez ete dogun jarraituko. Badakie Ezker Abertzalean hauteskundeetan parte hartu ahal izateko burruka armatuari jagokonez pausu kualitatiboak emon beharko dituela. Badakie Zapaterogaz negoziau beharko dabela. Badakie honezkero Alderdi Popularrak min gitxi egingo deutsela sozialistei (gaur bertan El Mundo egunkariak dakarren inkesta ikusi besterik ez da egin behar). Eta badakie sozialistek ezker abertzaleak hauteskundeetan parte hartu barik bake prozesua pikutara joango litzatekela. Alkarri begira dagoz ia nork emoten dauen lehenengo pausua: Espainiako gobernuak bidea zabaldu eta gero izango dira ETAren pausuak ala ETAk emoten dau emon beharreko pausua eta hareen ondorioz sartzen da Ezker Abertzalea bide politiko normalizatuan. Matazea askatu daiten bigarrena emongo dala uste dot, baina ez bihar goizean, antza.Â

Ez dot ahaztu gura joan dan asteko atxiloketen ondorioz tortura salaketak izan zirala. Min handia emoten daust barriro be ziurtatzea begi bakarragaz gabilzala gehienok jazoerei begira. Lubakiaren alde batean dagozanek persona batzuei jarraipena egin deutsela baino ez dabe ikusi. Bestaldean dagozanek, ostera, tortura salaketak baino ez. Batzuek pentsauko dabe ETAkoak musuak banatzen dabilzala. Besteen ustetan, antza, gure inguruko poliza guztiak Aingeru Goardakoak dira. Zertarako arraio doguz begi bi? Non geratu ete da ‘Indarkeria guztiak kondenau edonondik etorrita be’ lelo afamatu hura?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu