Mandozainak arrakastea izango ete dau?
2007-04-01 13:23 Bertsolaritzea ASB alderdi barriaren izena entzun eta berehala, galderea etorri jatan burura: hau erbia ala txakurra izango ete da? Imini deuskuen amua ala hauteskundeetan parte hartuko dauen markea izango ete da? Itxura guztien arabera, jaio eta berehala sozialistek beste mundura bialduko dabez sigla barriak. Honek ez dau esan gura prozesua pikutara doanik, oraindino karta piloa dagoz jokatu barik. Nire eretxiz, bizitzen dogun giro nahasia azpitik jazoten danaren isladea da. Egunen batean ezagutuko dogu oraingo egunotan pasetan dana. Sozialisten jokoa azenarioa eta makilarena da: gaur Otegi libre, bihar ASB ilegalizetako bidean imini, etzi komandoak harrapau, etzidamu mitina onartu baldintzakaz…   De Juanarena eta Otegirena ikusita, nik pentsetan neban Zapatero zeozelango keinuak egiten ebilela. Ezker Abertzalearen proposamen politiko barriek, horreen erantzuna zirala uste neban.  Harritzekoa izan da edukin politikoen ganean horreenbeste kontu entzutea eta burruka armatuaren ganean ezer gitxi. Oraindino. Prozeduren ganeko adierazpen baten zain gagoz danak. Aurreko astean irrikan egozan txoriak (zurrumurruen ganean kantuka eta kontuka dabilzanak) apaldu egin dira, sozialistek makilea erakutsi dabe eta. Erantzuna, atzo Barrenaren aldetik: subirotasuna eta lurraldetasunaren azpitik, ezebez. ETA, bitartean, ixilik. ETArena da gehien harritzen nauena. Batzuetan zalantzak daukadaz. Ezker abertzalearen mundua ezagutzen daben nire lagun batzuek esaten deustie danak batuta dagozala eta “sentsibilitate†desbardinik ez dagoala. Kosta egiten jat niri hori sinistea. Horreen kolektibo handi batean eretxi desbardinak izatea normala eta osasuntsua da. Azken boladan, Otegi, Barrena eta Usabiaga mandozainarena egiten dabilzala emoten dau: badakizue, mandoak ez dau hankak busti gura, baina errekea gurutzau gura izan ezkero, ez dau beste erremediorik izango. Albardea hartu eta tiraka hasi behar izaten da mandozaina bestaldera pasau arte. Indar handiz egin behar da, ganera, mandoak ez dau gura inondik inora be bestaldera pasau eta. Hemendik gitxira argitu beharko da zein nagusitzen dan. Datu bat: Orain 30 urte, Espainiako transizinoan, Alderdi Komunistea Ostiral Santuan legalizau eben. Oporraldia aprobetxau dagiela!Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!