Enpresen zergak: zenbat pagau eta zenbat pagauko?
2007-03-25 18:22 Aste honeetan zehar zurrumurru piloa izan da ETAren komunikadu barriaren ganean. Honezkero urtebete emon dogu su-etenean eta nire uste apalean, denporea alperrik galdu dabe dabe bai batzuek zein besteek. Surrak esaten deust presaka eta korrika egin beharko dabela orain aurreko hilebeteetan egin ez dana. Pekatari asko dagoz kontu honeen inguruan. Hamaikatxu bider esan izan zan 2006. urtea aprobetxau egin behar zala bakegintzan egin beharrekoa egiteko hauteskunderik ez egoalako. Ez dabe holan egin eta batek jakin larrutik ez ete daben (dogun) ordainduko. Edozein kasutan, zurrumurruek behin eta barriro esaten dabe aro barriaren atarian gagozala eta atea une batetik bestera gurutzatuko dogula. Amen. Txoritxuek beste informazino bat dabilz zabaltzen: Ezker Abertzalearen marka barria EHB izango da (Euskal Herri Berria). Behin betikoa eta sakramentu guztiekaz. Ez dabe gura hari historikoa galdu. Matematikak apliketan badoguz, argi dago nondik datorren izen barria: EH+HB=EHB. Arreta handiz jarraituko doguz EHBren bizitzearen jazoerak. Bien bitartean, beste gai interesgarri bat eskaini deusku aurreko asteak: Enpresen irabazien ganeko zergak. Polemikea izan da EAJ eta EAren artean zerga hau noraino bajatu behar zala erabagiteko orduan: % 30era? % 28ra? Seguru nago hauteskundeen atarian ez bagengoz ez litzatekela holango polemikarik biztuko. Oraingo zergea % 32,5ekoa da. Hau portzentaje nominala da. Erreala, hau da, enpresek benetan pagetan dabena, % 17koa da. Halan dinoe bai EAko bozeroaleek zein ELAkoek eta ez dau inork ezetzik esan. Baten batek preguntauko dau zergaitik horreenbesteko diferentzia. Erantzuna erraza da: enpresek bonifikazino eta desgrabazino piloa daukiez. Etekinaren zati bat barriro inbertiduteagaitik aurreztu egiten dabe zergearen zati majua. Honeen ondoren beste galdera bat egin leiteke: zerga tipo nominala eta errealaren arteko diferentzia horren handia bada, horreen inportantea da tipo nominala gehiago ala gitxiago bajatutea? Nire eretxiz ez da inportanteena tipo nominala % 30ean, 28an edo 15ean egotea gizartearen aurrean itxura progrea agertzeko ez bada. Inportanteak dira, ostera, beste kontu bi: a)   Desgrabazinoak eragiten dituen berrinbertsino horreek onuragarriak dira gizartearentzat ala enpresen diru-kutxentzat? b)   ELAkoek hamaika biderrez salatu izan dabe bataz beste langileok diru gehiago pagetan dogula zergatan enpresariek eta “profesionalek†baino. Hau salatzen dabenean, honeek kontuok Diputazinoen zenbaki ofizialetatik atara egiten dituela dinosku. Eta ez dago beste zenbaki alternatiborik. Hori halan bada, zer motako gizartea gabilz eregiten? Oharra: Afariaren ideia mantendu egiten dot. Egingo dogu berba eguna eta lekuaren ganean. Oraindino apuntetako denporea izango dogu.Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!