Sozialistek ez dabe merezidu gure botoa
2007-03-18 17:09 Bertsolaritzea Ezer baino lehenago, eskerrik beroenak iruzkinen bidetik debatea aberasten dozuenoi. Ez dakit nik egunen baten afariren bat antolatu beharko ete dogun munduaren zatitxu hau mahai baten inguruan konponduten jarraitzeko. Etxepelek galdera zuzena luzatzen eustan. Alderdi Popularra kosta ala kosta gelditu behar dogula persona askok pentsetan dogu. Zer egin? Ez dot uste nik Espainiako sozialistei botoa emotera ailegau behar garanik. Hasteko, euskaldunen botuak merezidu ez ddituelako. Oso kritikoa naz Zapaterok eta inguruko neska-mutilek azken urtotan euskal kontuakaz erakutsi daben jokabidearen ganean. Alderdi Sozialistako hainbat afiliatuk uste dau Zapaterok ez eukala eta ez daukala behar besteko mailarik Espainiako presidentzian egoteko. Talantea bai agertzen ebala adierazoten eban berak, bai oposizinoan zein gobernuan. Zer pasau jako? Talantea baino, tontolapikokeria izan da berea. Popularrek Estaduko euskarririk gehienak eskuratu eta mantendu izan dabez, bai legediaren aldetik zein karguen aldetik. Gustau ala ez, eskuak lotuta daukaz Espainiako gobernuburuak. Eta mentalidadearen aldetik, ausardia falta nabaria agertzen dau. Holan ez dago bakegintzan aurrera joateko modurik. Bertoko alderdien aldetik be, ezin dot gauza lar onik esan. Alderdi Popularrak emoten dauen bildurrak eraginda, ez dabe gura izan sozialistak larregi presionau. Lar eroso igerri dot Zapatero Ipar frontean. Batasuna, ETA eta ganerakoak kritikau behar zituan eta kritikau egin dabez, baina faltan bota dot Zapaterok eroan dauen politika faltearen ganeko berba zorrotzagoren bat. Zapatero beti egon izan da besteek egin beharreko mobimentuen zain, berak ezelango keinurik egin barik. Eta lantzean behin bertoko alderdi politikoek ‘hiru-lau gauzatxu’ esan behar izan deutsiez Zapaterori. Uste dot nik hau guzti hau ikusita popularrek agenda politikoa marketako modua ikusi dabela, eta baita lortu be. Holan ikusten doguz popularrak astero-astero manifestazino eta adierazpen zaratatsuak egiten. Eta Espainiako gobernua kikilduta dago. Ezker Abertzaleari jagokonez, ez dot ikusten euren etxean egin beharreko debateak oraindino fruturik emon dauenik. Egitasmo politiko barrien ganeko proposamenak behin eta barriro dabilz luzatzen, ganerako alderdiek eztabaidatu dagiezan. Ahaztu egiten dabe, nonbait, orain hilebete bi ta erdi eskas, Barajaseko atentadua izan zala. Prozeduren ganean badago oraindino esan edo egin beharreko zeozer. Ez dot esaten 'indarkeria kondenau' behar dabenik. Ez dot uste hori inoiz egingo dabenik. Bestelako keinuren baten zain nago, 'kondenak' gaindituko dituan keinuaren zain. Popularrek eta sozialistek helburu politikoak eta bitartekoak nahastau egiten dabez. Ez dot uste nik Euskadiko Independentzia, Hego Euskadiko Batasun Politikoa, Iparraldegaz hartu-emon sendoak izan gura izatea edo euskerea indartu gura izatea albo batera ixteko moduko egitasmo politiko kondenagarriak diranik. Espainiarrek honeek helburuok indarkeriagaz nahastau egin izan dabez eta baita sarri lortu be. Hori indarkeria zilegi ikusten dabenen 'meritua' da, baina ez da eurena bakarrik. Helburu politiko horreekaz bat egiten dogunoi gureak ziran banderak kendu egin izan dauskuez eta ez dogu jakin izan horreek banderok gureak be badirala esaten. Puntu honetara ailegauta, zer egin? Lehenengo, pentsetan dogun horri eutsi behar deutsagu. Eta gero, botoa emon, beti bertokoen alde. Bakotxak gustokoen dauena aukeratu daiala. Eta topau egin barik, sudurra tapauta joan eta bertokoen alde botoa emon. Alderdi Popularraren bildurrez ibiltearren ez dogu txanponaren bestaldea indartuko, ezta? Bitartean, datorren eguenean, martiaren 22an, lehen urteurrena beteko da ETAk su-etena iragarri ebanetik. Beste pausu bat emoteko momentua?Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!