Epaiketea hasi baino ez da egin
2007-02-18 13:03 Musikea M-11ko atentaduen inguruko epaiketea hasi barri da. Eta polito hasi, ganera. Batek jakin hurrengo hilebeteetan oraingo moduko jarraipenik egingo deutsagun epaiketeari, baina hasikerako zati honi jarraipen berezia egin izan deutsagu. Ikusteko modukoa izan dira Madrileko egunkari nagusi bien eretxia egunotan. El Paisen esanetan, hasikeratik ikusi izan da ETA erakundeak ez dauela zerikusirik izan atentadu horregaz. El Mundoren ustetan, fiskalak ez dau argitu akusatu nagusiek atentadugaz zerikusirik ba ete daukien. Ez dira ez, ikuspuntu neutralak, Estaduko burruka politikogaz zerikusi zuzena daukien ekarpenak baino.Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!