Bilereak bakotxa bere lekuan imini dau
2006-12-21 14:09Daborduko barri ezaguna da. Bolo-boloka ibili izan diran zurrumurruak gezurtatzen, ETA erakundea eta Espainiako Gobernua joan dan astean berbetan egon izan zirala kaleratu da.
Oraindino ezin da esan bake prozesuan gagozanik, bertan sartzeko lehenengo urratsak baino ez dabilz emoten eta. Baina horreek pausuok emoten diran bitartean bide onetik gabilzala esan leiteke.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!