Irabazle gitxi Catalunyan
2006-11-02 19:33Ezer gitxi dago ospatzeko Catalunyako hauteskundeen ondorioz. CiUk irabazi egin dau, baino orain hiru urte baino 100.000 boto gitxiago lortu ditu.
Sozialistek golpe handia hartu dabe, jesarlekuetan eta botoetan. ERCk eta PPk be jatsiera txikiak izan dabez.Txanpaina zabaltzeko arrazoiak izan dabezan bakarrak ezkerreko ICV eta Ciutadans espainarrak izan dira. Maragallegaz aspertuta egozan Madrileko jefeak. Catalunyan be, PSCko ‘kapitainek’, hau da, emigrazinotik sortutako lider barriek botere zuzena gura eben buru tradizioanalak alde batera lagata. Horrexegaitik karisma bako Montilla imini eben. Zaplasteko handia hartu dabe. Euren jentea bildurtu egin dabe.
Dana esan behar da. Hiru alderdien gobernualdia zirku hutsa izan da. Estatut barria lortzea zan helburu nagusia eta danok ikusi dogu zelan amaitu dan istorioa: Catalunyan onartutako egitasmoari ‘zepiloa’ pasau eutsen Madrilen eta ez eben txintik esan. Alderdi handiek egitasmoaren bersino ‘barriarentzako’ baiezko botoa eskatu eben eta botuemoleek kriston purrustadeagaz erantzun eben. Orain be, abstenzinoa izan da nagusi Catalunyan. CiU eta PSCren arteko diferentzia handiagoa da lehen baino Masen neska-mutileen mesederako. Eta orain ez dago ezelango arazorik edozein gobernu itun egiteko. Oraingo egoerea gobernetea Estatut barria kudeatzea litzateke, eta edozein formula balioko leuke. CiUk zeozelako legitimidadea dauka gobernua osotzeko, baina PSC-ERC-IV hirukoteak be badauka gehiengo osoa lortzeko behar beste jesarleku Parlamenten.
Niri gehien gustetan jatan formulea CiU + ERC izango litzake, baina Estatut barria lortzeko euren arteko akordiorik lortu ez badabe, zelan lortuko dabe orain gobernetako? Bere garaian ez ziran batuta lan egiteko kapaz izan fundamentuzko Estatut barria lortzeko eta ondorioa mahai ganean dago: katalanismoaren desmobilizazinoa. Ez dot uste beste marku bat lortzeko orain mobiduko diranik. Alperrik galdutako aukerea izan zan. Eta orain? Orain Madrilera begira iminiko dira eta ikusiko danaren ondorioz atarako da formula bat ala bestea. Enbido txikira!
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!