Zulora joango ete da Lula?
2006-10-03 01:37Brasilen presidentea aukeratzeko hauteskundeak egin dira joan dan domekan. Danok uste eben Lula da Silva orain arteko presidenteak erraz irabaziko ebala lehenengo bueltan, baina ez da holan izan.
Ezusteko galanta izan da bigarren bueltea egin beharko dala jakitea. Oso ezaguna eta maitatua zan Lula Brasilen. Ez dau ia oposizinoik izan aurreko legealdian. Hareen areriorik handiena bere etxean bertan izan dau: hamaikatxu ustelkeria kasu.Herriek ez dabe parkatzen jokabide ustela. Politikorik maitatuena zakarrontzira bialtzen dabe kupida barik ustelduta dagoala frogatzen bada. Holan, upealako abantaila izatetik justu-justu irabaztera pasau da sindikalista ohia. Hareen aurrean egon dana karisma bako politikoa da. Eta karismarik ez badauka be, zazpi puntuko abantaila besterik ez deutso atara Lulak. Eta auskalo bigarren bueltan zer jazoko dan.Hau guzti hau ikusita, Espainiako kasua etorri jat burura. Akordetan zaree zelako nagusitasuna eukan Feliperen PSOEk 1982an? Eta korrupzinoak eta eskandaluek bota eben. Espainian, Brasilen edo Hungarian oposizinoak irabazi barik, gobernuko alderdiek galdu egiten dabez hauteskundeak. Gogo biziz egongo gara Brasileko bigarren buelteari begira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!