Errusiako artea Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2006-09-11 00:32

Arazotxo bakarra museoko dendan: ez dozue uste 30 euro lartxu dirala kamiseta baten truke?

Gaur ez daukat kontu tristeak komentetako gogorik. Athletic-ena, beraz, baztertuta. Politikeari baino psikiatreari jagokona be, baztertzea gurako neuke. Beraz, Entzutegi Nazinonalean Iñaki Bilbaok egindakoa beste baterako lagako dot. Gaurko gaia Guggenheim musean gaur akabau dan erakusketea izango da: Errusia! Gaur zan erakusketearen azken eguna eta ikusteko gogo handiagaz ibili izan nintzan. Gehiago atzeratzeko modurik ez egoan. Gaur ikusi ala betiko galdu. Eta halaxe joan naz ikustera. Ahoa zabalik geratu naz. Txundituta urten dot museotik. Harrituta nago oraindino. Ez neban uste Errusiako artea horren aberatsa zanik. Beti entzun izan neban San Petersburgeko Ermitage museoa Europako onenetakoa zala. Baina nire ezjakintasunean beti pentsau izan neban atzerrian ohostutako artelanez beteta egoala, Europako beste batzuekaz pasetan dan modura. Baina gaur ezagutzen ez neban ate bat zabaldu jat: Errusiako artea. Ikonoen maisutasunaren eraginez zorabiatuta geratu naz. Gero, bertako tradizinoa eta Europako arte eskolen arteko konbinazinoak sekulako lanak eragin ebazan. Ezagutzen ez nebazan izen ugari pasau izan dira nire begietatik. Gozamen handia izan dabe gaur nire begiek.

Gozamena, baina, barregura bihurtu da XX. Gizaldiko artelanetara heldu nazanean. Komunismoa eta mobimentu horretako liderrak goraipatzeko asmoz egindako lanek ez eukien ezelako hartu-emonik aurretik ikusitakoagaz. Errealismo sozialistea artea baino propaganda merkea zan. Arazotxo bakarra museoko dendan: ez dozue uste 30 euro lartxu dirala kamiseta baten truke? Bai, badakit gehienbat amerikarrak eta japoniarrak izaten dirala horreek kamisetok erosten dabezanak, baina bertokoak atzera bialduten ditue preziook. Baina ez dau ardura. Daborduko erabagi irmoa hartu dot gaurko bisitearen ondorioz, Ermitage museoa ezagutu behar dot nire hurrengo bakazinoetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu