Zein ete da?

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2006-07-17 01:19

Orain gitxi esaten neban justizia itsua dala eta ez dagoala jakiterik zer lortu gura daben epaileek erabagi jakin batzuk hartuta. Gero eta gitxiago ulertze dodala autortu behar dot. Ez dot ulertzen zer lortu gura daben azken boladan epaileek eta fiskalek 'zerga iraultzailea'-ren inguruan hartutako erabagiakaz. Gorka Agirre eta Pablo Muñoz lako personak oso ezagunak dira gure herrian eta ondo baino hobeto dakigu ez dirala honeek, hain zuzen, ETAk dirua lortzeko erabiliko leukezan bitartekariak. Honeez ganera, ustezko delinkuenteakaz jokatzeko modu asko dagoz baina horreen artean jokabiderik gordinena aukeratzen dabe justizia egiten dabenek. Nire lagun batek harrituta ikusten dau Espainiako justizia noraezean dabilela. Haren esanetan, ez dabe justizia egin gura epaileek. Are gehiago, ez dabe zerga iraultzailearen sarea desegin gura. Danok dakigu, baita epaile eta fiskalek be, zorakeria litzatekela Agirre eta Muñoz lako personak holako saltsatan imajinetea. Nire lagun honek uste dau epaileen eta euren atzetik dagozanen helburua guztiz desbardina dala. Indarkeria politikoa amaitu egin da Euskadin. Beraz, gura ala gura ez, Estadu espainiarrak sakoneko euskal arazo politikoari aurre egin beharko deutso. Egun hori etorriko danean ezin izango dabe indarkeria atxaki modura erabili. Beraz, nire lagun honek uste dau abertzaletasuna oro har ahuldu gura dabela, eztabaidea politikoa izango danean espainolismoa ahalik eta indartsuen egon daiten. Hori lortzeko, arerio politikoak lohitu gura dabez indarkeriagaz. Auskalo nire lagun hau zuzen dagoan ala ez. Baina arrazoiren bat topau beharko jako epaile (eta fiskal) batzuen jokabideari. Ez dau sinisten nire lagunak justiziak zuzentasunaren atxakian jokatzen dauenik. Eta nire lagun honen arrazoia zuzena ez bada, zein izango ete da benetakoa?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu