Erabagirik onena ete?

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2006-07-09 01:37

Futbolaren ganean danok daukagu zer esaterik. Nork ez dauka eretxiren bat futbolaren ganean? Are gehiago Bizkaian Athletic-i jagokonez.

Horrexegaitik gabilz azken egunotan Clemente eta Lamikiz gora eta behera ahotik ezin kendu.

Zalego zurigorriak ez dau erraz ahaztuko igazko denporaldia. Athletic bigarren mailara bajatuko zala sinistu genduan denporaldian taldearen jokua eta emoitzak ikusita. Egoera larri horretan Lamikizen apustua izan zan Mendilibar kendu eta Clemente ekartea. Kostata, baina lehenengo mailari eutsi eutson taldeak. Zurrumurru ugari izan zan denporaldia amaitu eta gero, baina nire ustez zuzendaritzea ez zan indartsu sentiduten gorputzak eskatzen eutsona egiteko. Ez daigun ahaztu zalegoaren zati handi batek klubeko agintariei leporatzen eutsiela jazotakoaren errua. Orain, aurredenporaldia hasi baino arinago Clemente kargutik kendu egin dabe jokalari barrien ganean adierazpen zaratatsuak egitearren. Clementek emondako prentsaurrekoa azken boladan entzun dodan gogorrena izan da. Berba egiteko orduan min handia egiteko gauza da Barakaldokoa. Ondo baino hobeto daki Clementek zaletu askok ez dabela begi onez ikusten Fernando Lamikiz. Eta badaki, bestalde, zenbait sektoretan erabili dauen argudioak min handia egiten deutsola presidenteari. Hain zuzen, haren adierazpenak egunkari indartsu batek desitxuratu egin dituala esan eban, hori kasualidadea, Clementeren buruaren truk bere esanetan presidentea babestu egingo dauen bardina. 

Zurrumurruek esandakoaren arabera, Lotina ekarri behar eben San Mameseko aulkira. Egunkari batek argitaratu eban talde barik egoala Lotina Athleticegaz zeozelako aurreakordioa eukalako. Azkenean, Lotina barik, Sarriugarte izango da entrenatzaile barria. Ez neban uste nik Piterman edo Jesus Gil y Gilen moduko jokabideak izango genduzanik gure artean. Clementek mihin zorrotza dauka, duda barik eta pentsetan dauena esateko ohiturea dauka. Ez dot uste horretan ezustean atrapau dauenik zuzendaritzea. Jazotakoari ez deutsat hartzen usain goxorik. Ez dau emoten presidenteak hotzean pentsau dauenik erabagiaren ondorioen ganean. Ikusi beharko da zalegoak zelan erantzuten dauen jazoeren aurrean. Ez dau emoten Fernando Lamikizek klubarentzako erabagirik onena hartu dauenik.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu