Ondo etorri!

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2006-04-25 12:09

Nire hasikerako idea blogeko argazkian biluzik agertzea zan.

Geroxeago argitu eusten Bizkaie!-ko arduradunek arpegia baino ez zala agertu behar argazkian eta hau be ez zala osorik ikusiko. Ilusino haundia emoten eustan Donostiara joan barik argazki artistiko batean nire azal osoa mundu osoari erakusteak baina desio hori ezin oraingo honetan lortu, hau frustrazinoa!

Mundua konpondu guran ibili izan naz astero-astero Bizkaie!-n azken boladan, edo hobeto esanda, konponduezina danari konponbidea emon guran. Eretxi zutabeak idazten doguzanok goi mailakoak ei gara, politikea, ekonomia, kulturea edota kirolaren ganean eretxi propioak daukaguz. Persona argi eta orojakileak ei gara eretxiemoIleok. Ausartak gara ganera, pentsetan doguna zabaltzeko adorea (edo harrokeria) daukagulako. Behin batean herri honetako goi mailako kazetari batek esan eustan eretxiak jentaurrean emotea biluztea lakoxea zala berarentzako. Ni hamaikatxu biderrez biluztu naz zeuen aurrean. Eta jarraituko dot holan egiten. Nire pentsakerearen alde ederrak eta itsusiak ezagutzen dozuez daborduko. Horrexegaitik gura izan neban eretxi aldetik hamaikatxu biderrez biluztu eta gero lehenengo aldiz fisikoki biluztea. Baina ez da hau lekurik aproposena. Beraz, beste baterako laga beharko dogu.

Komunidadea da Bizkaiek dakarren tresna informatiko barria. Ez dira agertuko mundua konponduteko nire eretxiak egun zehatz batean. Edozein momentutan, egoereak, denporea libreak edo barruko ziztadek agintzen dabenean izango dozue nire buruak emondakoaren barri. Eta erantzuteko aukerea be izango dozue. Beti jakin gura izan dot zer pentsetan daben irakurleek nik idatzitakoaren ganean, izan be, erantzun ugari jasotea arrakastearen seinalea da. Beraz, horra nire konpromisoa eta zeuen erronkea. Nik mundua konponduteko nire ideak zabalduko dodaz. Zeuek erantzuteko aukerea izango dozue. Alde ala kontra. Hori bai, eretxi emoilearen kontra eretxi lar gogorrik ez, mesedez!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu