Euskerearen Nazinoarteko Egunean jazotakoa

Erabiltzailearen aurpegia Izioqui Dugu Guec Ajutu Ez Dugu 2007-12-08 15:11   Begi betegarri Abenduaren 3an, Euskerearen Nazinoarteko Egunaren atxakiaz Gasteizen antolatutako ekitaldian, Lehendakariak berba egin behar eban, hiru gaztek protesta (ez dakit halan deitu leikionik be) antzekoa edo egin nahi izan eben, besteak beste, 'iruzurrik ez' edota 'Euskal Herrian euskaraz' eta gisako sloganak baliatuz. Testuingurua-eta kontuan hedabide jakin batzuek neurriz kanpo nabarmendu eben han gertatutakoa. Halan da be, badago egon, azpimarratu ez zan kontu are adierazgarriago bat, nire aburuz. Han ziran ehunka lagunek, askotarikoa dan euskal gizarteko partaide dan-danak, protesta horrekiko erakutsi eben ez ardurea. Inork ez eban aldeko oihurik egin, txalorik be ez zan egon eta ekintzak iraun eban artean isiltasuna nagusitu zan aretoan. Hasiera baten ozen entzun ziran kontsignak apaldu ziran berehalakoan, gazte horreek barregarri gelditzen ari zirala ohartu ziran, azkenean. Norberak antolatzen dituan jarduerek zein arrakasta urria dauken ikusita ganerakoenak errementatzen ahalegintzen diran horreek ez dakit zein gizarte mota nahi daben, bizikidetzat, begirunetzat zer dauken. Lagun hurkoa konbentzitzeko argudioak behar dira zarata, oihu eta inposaketa baino gehiago, egon ziur. Alde egin eben eta ekitaldiak … ekitaldiak, ezer gertatu ez balitz lez, aurrera segidu eban.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu