XXI. menderako hizkuntza politikea

Erabiltzailearen aurpegia Izioqui Dugu Guec Ajutu Ez Dugu 2007-10-30 11:48   Barriketan Joan dan astean Euskerearen Aholku Batzorde barria eratu zanean, datorren hilean hogeita bost urte beteko dituan Euskerearen Erabilerea Normalizatzeko Legea hizpide izan zan eta, besteak beste, Legea ahalbidetu eben zenbait printzipio, askotarikoen arteko adostasuna, malgutasuna, eta abar aitatu ziran. Hogeita bost urteotan, euskerearen indarbarritzeak aurrerapauso sendoak emon dituala zalantzarik ez dago, esate baterako irakaskuntzan, administrazinoan, hedabideetan eta abarretan. Hiztun kopurua be dezente handitu da. Hau da, euskerak inoz izan dauen hiztun kopururik zabalena ez eze erabilera-eremurik ugariena be dau eskuartean. Bide luzea egin da, halan da be, bide are luzeagoa dogu ibilteko. Izan be, sasoi bateko hiztunekin alderatuta, zein dira egungo hiztunen ezaugarri nagusiak? Zein da oro har erakusten daben hizkuntza-gaitasuna? Zein dira euren komunikazino-beharrak beteteko lehentasunez jorratu beharreko jardun-eremuak? Euskereak gazte-belaunaldietan egin dau aurrera, batez be. Zein da belaunaldi honeen pentsamendua euskerearen ganean? Euskerea aukera bat gehiago balitz lez ez ete dabe ikusten, erakargarri eta erabilgarri suertatzen jaken heinean, erabili beharrekoa, soil-soilik. Eta zer esan, komunikazino-jarduera sinple batzuk baino ez burutzeko gauza diran gazte zein heldu andanari buruz, euskerearen bidean segi daien zer egin geinke, zelan balorau eta autortu geinkean egin dauen esfortzua, euskeraz eginez segidu daien, apur baten bada be? Eta euskerearen preminarik, euskeratik urrin sentiduten diranentzat edo dagozanentzat zelan egin euskera eta euskeraz ekoizten dana erakargarri? Urrin dagoan jente horren kasuan, ze pauso emon geinke galtzen ari diranaz jabetu daitezan, zeozer galtzen ari badira bederen, eta euskerara eta haren indarbarritze ahaleginera gehitu daitezan?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu