Normalak
2007-04-20 11:15 Eusko Jaurlaritzeak Euskereren Erabilerea Normalizetako III. Planaren emoitzen aurrerapena aurkeztu dau oraintsu. Gauzak holan dirala, planak barruan hartzen dauen administrazinoko beharginen % 84k jagokon hizkuntza eskakizuna egiaztatu dau, halan da ze, euskereagaz zerikusirik ez dauken arlo eta gai bati buruz ariko bagina, lorpen maila hori arrakastatzat hartuko litzateke edozein gizartetan. Baina, gure gizartea, halakoetan be, ez da antza danez normala. “Administrazinoko beharginen % 16k ez dau hizkuntza eskakizuna bete†dino lehenbiziko orrialdean beste hedabide batek. Eskerrak euskaltzalea dan, gitxiengo baten kasuan lortu ez diranak horrenbeste nabarmentzeko. Euskereari jagokozan kontuetan guardia ez jaisteko ahaleginak eta egiten dana gitxiesteko joerak ez dira maila berean jarri behar, nik uste. Euskerea banderatzat darabilen sektore politiko jakin batek egun indarrean dagoan hizkuntza politikearen aurrean bideragarri ez eze sinisgarri be leitekeen alternatibarik gorpuztu ezinean dabil, eta horretara datoz, besteak beste, halako zein bestelako gehiegikeriak. Zuk hamar, nik hamar halako! Izan be, batzuek bestelako erantzukizunik hartzen ez daben bitartean, harmailetatik esaka aritzea errazena suertatzen jake. Hari berari tiratuz, sektore politiko beretik edan eta hainbatetan antzeko jarrerea erakusten daben hainbat alkartek, beste erakunde batzuek, diranik euskaltzaleenak eta herritarrenak, antolatzen dabezanak baliatzeko erakusten daben jarrerea normaltzat edota etsipen puntu bategaz hartu behar izateak be atentzinoa deitzen dau.   Hitzaldiak etetea, harrera ekitaldietan esku hartzen daben personak eta erakundeak iraintzea, eta abar normaltzat hartu behar dira, antza danez. Halako jazoeren aurrean, halakoak ez dakit zer salatu dauela izango da hedabide batzuen goiburua, euren sokakoek antolatutakoetan antzekoak jazoko balira, errementetako ahalegina baino ez ikusiko leukeenean. Edozein gizartetan ez normalak diran jazoerak geuk be ezin doguz normaltzat hartu. Horregaitik bada, euskerearen aldeko jardunean be, hizkuntzaz haruntzago, badaukagu zer normaldu, zer barritu, horreen artean, jarrerak eta jardunak.Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!