Munduak ez daki euskeraz!
2007-03-22 18:56 BertsolaritzeaAurreko baten, Euskaltzaindiak Asteasun egindako ekitaldi akademikoan, sarrera-hitzaldia irakurri ebanean, alaba txikiari jazotakoa kontau eban Bernardo Atxagak.
Aspaldi, abertzaleak gehiengo zabala diran udalerri batean, jentea barra-barra gaztelaniaz zelan ari zan entzunda, munduak euskeraz ez ekiala esan ei eban Bernardoren alabarik txikienak. Gauzak holan dirala, euskerea indarbarritzeko ahaleginean ideologia bera baino zeozer gehiago behar dala iradoki eban idazleak. Izan be, badira abertzale asko ardura barik jarduten dabenak gure hizkuntzearen ganean berba egiten dabenean. Dakien batzuek narras darabile eta ez dabe lantzen, beste hainbatek, jakin arren, nonahi gazteleraz aritzen dira eroso; beste batzuek, ostera, ez dakien arren, ikasteko ahalegin urriak egiten ditue (egiten dituenean). Badira, zelan ez, salbuespenak. Herri honi etorkizuna erabagiteko eskubidea autortu behar ei jako, sarritan azpimarratzen dan leloa da hori.
Testuinguru horretan, gure herri, auzo eta hedabideetan IZAN ERABAGITEKO leloa askotan agertzen da. Baina IZAN hori gertatzeko, hizkuntzeak eta haregaz batera doan kultureak apaingarri bat baino zeozer gehiago izan beharko dabe, nik uste. Itxurakeriatan gabiltza, bestela. Baina abertzaleak gehiengo edo presentzia urria daben guneetan, gune urbanoak, herritar asko pilatzen daben uri eta herri koxkorrak lako asko, bestela pentsetan dabenak erakarri egin beharko doguz, kosta ahala kosta. Beraz, euskerea danona edo danontzat izan daiten, euskerea indarbarritzea ziurtatzeko, ideologietatik harago, zer egin beharko geunke? Horra hor hausnarketarako gaia.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!