Euskerearen erregistro desbardinak

Erabiltzailearen aurpegia Izioqui Dugu Guec Ajutu Ez Dugu 2007-01-22 15:24   Begi betegarri

Euskerea eta euskal kulturea irakaskuntzan bideratu beharreko hizkuntza jardueren ardatz izan beharko litzatekezala askotan aitatutako kontua da.

Halan da be, euskereari buruz gabizenean, jatorriz euskaldun diranek etxetik dakarren berbeteari tarterik egin behar ete jako irakaskuntzan? Era berean, eskolako espazioetan erregistro formalerako eta ez-formalerako erabilera-eremuak egon leitekezala kontuan hartuta, bardin berba egin beharko geunke hareetan guztietan? Zelan bultzatu gazteen arteko hizkerea?

Sasoi baten, eskolatzea askozaz beranduago egiten zanean, hasiera batean gurasoen eskutik, aitite-amamen bidez gero, tokian tokiko aldaerak belaunik belaun igarotzea lortzen zan. Egun, ostera, aste edo hile gitxiko umeen ardurea eskoleak hartzeko joerea indartzen doa. Baina joera horrek aldaeren biziraupenean eta tokian tokiko euskerearen erabileran eraginik eukiko ete dau?

Globalizazinoaz sarritan berba egiten dogunean, euskera bateratua nonahi eta noiznahi erabilteak ez ete dakar bestelako aldaerak higatzea, ugertzea, eredu bateratutik hurren diran aldaerak, batez be, aniztasuna eta aberastasuna galtzeko bidean jarriz? Hona hemen, datozan egunetarako proposatzen deutsuedazan hausnarketa-gaiak.
 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu