Zergaitik egin behar dabe gazteek euskeraz?

Erabiltzailearen aurpegia Izioqui Dugu Guec Ajutu Ez Dugu 2006-12-19 21:36   Musikea

Euskerea indarbarritzeko jarduera askoren jomugan ipini doguz. Gazteen artean euskeraz berba egiteko zailtasunak daukiezala-eta gazte hizkeraz be jarduten dogu helduok, sarritan gazteen artean interesik ez daben danetariko baliabideak sortuz eta zabaltzen ahaleginduz.

Gure begiakaz, balioen arabera epaitzen dogu euren jarduna. Baina, noiz jaubetuko gara kezka eta epai horreek geureak baino ez dirala? Euskerea indarbarritze horren subjektu egin beharrean objektu bihurtu doguz gazteak. Eta hain zuzen be, mahai gainean ipini nahi ez dogun oinarrizko kezka batek jaten deusku barrua. Euskerearen jabe diran gazteek euskeraz bizi nahi ete dabe? Eta euskerearen aldeko apusturik eginda baleukie, horretarako heldulekuak ete daukiez? Izan be, euren guraso gehienek euskerarik ez dakiela edota euskeraz jakin arren, euren artean, gazteleraz edo frantsesez lasai eta eroso dabizela, euren seme-alabak euskerearen eta euskerazko irakaskuntzan matrikulau dabez. Hori egia da, halan da ze, emoten dau gurasoek egin dabela, arrazoi askorengaitik, euskerearen aldeko ustezko apustua, baina, gazteek? Eta gurasoen ustezko apustu hori nahikoa da ala? Ikasgeletan euskeraz, baina, hortik atara bezain pronto mundu oso bat erderaz dabela bizi dirala, zergaitik eta zertarako egin gitxi batzuek dakien eta erabilera eremu urriak daukazan hizkuntza baten? Izan be, etxeko, lagunarteko, auzoko eta kaleko hizkuntzea, eguneroko jardunean gazteek nagusiki edo soil-soilik darabilenak faltan igarten dabe gazteek, euskeraz berba egin dagien zuzen edo zeharka zabaldutako sermoiak baino gehiago.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu