Erakusleihoak zarratu ditu ateak
2006-12-12 13:42 BertsolaritzeaUrteko erromesaldia amaitu da. Urte barruan euskal kulturgintzan produzidu dan zati bat ikusgai izan da Durangon.
Bisitariak espero baino gitxiago, antza. Saldutakoak, ostera, ez ditu hara hurreratutako argitaletxe eta enparau guztien aurreikuspenak gogobete, nonbait. Urte barruko sikatea momentu labur bateko euri jasak ito dau. Eta orain? Euskeraz dakian hiztun-alkartea hazten doan arren, erabilereak maila bereko hazkunderik ez dauala izan da behin baino gehiagotan azpimarratu dan leloa; oraingoan, ostera, kultur kontsumoa, liburuen-eta antzekoen salmentak hiztun-alkarte horrek daroan bilakaereagaz esku-esku ez doala azpimarratu da.
Halan da be, euskeraz berba egiten dauen hiztun-alkartea adin-tartekoen ekarpena bitarte dala hazi da, batez be, adin tarterik gazteenetan. Gauzak holan, adin tarterik gazteenek beste era bateko produktuak ez ete dabez kontsumiduten, eta eskatzen? Eskueran eskaintzen jakezanak erakargarri suertatzen jakez? Ez ete da helduok, gure nahitasun eta paradigmen arabera, gazteek zer kontsumidu beharko leukien autua darabilgula, beharbada, euren egiazko eskakizunetan, preminetan eta zaletasunetan erreparau barik, eta horren ondorioz, kale egiten dogula?Euskal kulturgintzeak erakusleihoak behar ditu, duda izpi barik. Baina, horrezaz gainera, urtean zehar zirimiria behar dau, batez be, unada bateko euriteek ez dabelako urte barruko sikatea bideratzen; euri-lanparrak, ostera, bertan momentuan ez dau lar bustitzen, baina, denporearen joanean lurra bustitzen dau, osasuntsu eta indartsu egon daiten ahalbidetuz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!