Erdeldunak erakarri
2006-11-16 11:10Euskaldunok edota euskaltzaleok nahiko endogamikoak gara.
Erderaz jarduten dauen biztanleriaren gehiengoa euskerara erakarteko ahalegin berezirik ez dogu egiten. Halan da be, euren premina eta inplikazinoa behar-beharrezko doguz euskerea indarbarrituko bada, hiztunak eta erabilera eremuak irabaziko badira. Erderaz eroso eta ezelako arazo barik bizi dan biztanleriaren gehiengo hori euskerearen eremura zelan erakarri, zer dala-eta hurreratzeko pausu eragingarriak emon daiezan eskatu, zelan egin geinke gure hizkuntzearen aldeko eguneroko langintzea erakargarri?
Horra hor, bideratu beharreko zenbait kezka, gure hizkuntzeak iraun daian ezinbestean askatu beharreko moropiloa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!