Unibertsidade eleaniztuna
2006-10-09 11:55Unibertsidade ikasketak euskeraz be eskaintzea desegokitzat jo dau Sanzek...
Eta alperreko ahalegina dala esateaz ganera, eskainitako ikasketen gitxieneko kalidadea ez litzatekela bermatuko be gehitu dau. Kontuak holan, gure artean ari diran unibertsidadeen hizkuntza-eredua zein izan beharko leukeen be ez dago argi, antza danez. Bide estrategiko bi jorratu leitekez, gitxienez. Batetik, eskaintzen diran ikasketa guzti-guztiak bi edo hiru hizkuntzatan eskaintzea oso-osorik, baina, horretarako errekurtso ugari beharko litzatekez, gizartearen preminei modu azkar baten erantzuteko tartea estutuz, bide batez. Horrezaz ganera, planteamentu horrek hizkuntza-ereduaren arabera banatuko leukez unibertsitarioak. Bestetik, ikasketak hiru hizkuntzatan egituratzeko pausoak emon leitekez, eta holan ikasketak burutu gura dabezan unibertsitarioak hiru hizkuntzen beharrean aurkituko litzatekez.
Testuinguru horretan, ikasketen ardatz euskerea hartuta, kreditu batzuk euskeraz, beste batzuk gaztelaniaz eta ingelesez emongo litzatekez. Ganera, ikasketen arabera, prozesuaren azken urteetan, ingelesak gero eta presentzia zabalagoa behar izatea (ikasketa oso teknifikatuetan, esate baterako) ez litzateke alboratu behar.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!