Lan munduan euskerea berrindartzen
2006-10-09 11:54Euskerea lan munduan txertatzeko ahaleginak berrindartzen ari dira gure artean.
2006ko urtean, Eusko Jaurlaritzeak garrantzi handiko lau urrats egin dauz: bat, 2006ko aurrekontuetan, beharrean euskerea indarbarritzeko egitasmoak bultzatzeko aurreko urteetako aurrekontuak dezente handitu; bi, enpresarien alkargo desbardinakaz xede horri bultzadea emoteko asmoz ituna izenpetu dau; hiru, lau sindikatu nagusiakaz be beste hitzarmen bat burutu dau; lau, euskerearen normalkuntzan egindako ahaleginak kalidadeagaz buztartu eta ekinean-ekinean egiten diran esfortzuak egiaztatzeko ziurtagiri ofizial bat ezarri daiten hitzarmena izenpetu dau Euskalitegaz.
Egindako urratsen aurrean, emoitzen zain egon barik, batzuk uzkur agertu dira, instituzinoak itxurakeriatan dabizela dinoenak; halanda be, emon diran pausoak baikortasunez baloretakoak dira guztiak, nik uste. Batean, ezer gitxi egiten dala salatzea eta noranzko egokian pausoak emoten diranean be itxurakerietan ari dirala esanaz gitxiestea ez dot uste bateragarriak diranik. Halan da ze, agertu diran asmoak gauzatzen joan daitezan instituzinoei eta eragile horreei eskaini deiegun nahikoa denpora, eta tarteko helburuak lortzen diran begira egon gaitezan, bide bataz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!