Euskalgintzan zer barri?

Erabiltzailearen aurpegia Izioqui Dugu Guec Ajutu Ez Dugu 2006-07-27 10:34

Egun, politikearen zakuan lagun hurkoa entenditzeko, prozesuak konpartiduteko dagozan ahaleginak ez dira igarten euskerearen aldeko jardunean.

Euskereari lehentasuna emoten ahalegindu beharrean, epe laburrean protagonismoa bilatzeari begira, alde bakarreko eta atxikimendua ez besterik bilatzen daben estrategia politiko jakineko ekimenak dira abian jarten diranak, gure hizkuntzea indarbarritzeko ahalegina beste eszenatoki batera eroateko eragingarritasunik erakutsi barik, euskerea jente artera, paseoan ataraten dan txorimaloa balitz lez erabilten da. Euskerea, izan be, ez da lehentasuna, beste zernahirako bitartekoa da. Halanda be, euskerea indarbarritzeko ahaleginak, gizartean bizi dogun errealidadea kontuan hartuz, testuinguru hori eraldatzeko danon artean, ideiak eta hizkuntza alkartearen jatorria halakoak izan edo bestelakoak izan, adostasunak eten barik ehuntzea eskatzen dau. Izan be, euskereak erronka handiak daukaz, baina horreei nekez erantzungo deutsegu bakotxa dan tokikoa izanik, euskerea indarbarritzea danon egiteko komuna dala ulertzeko, azterketak batera jarteko eta estrategiak bateratzeko pausu eragingarririk eta erabagigarririk egin ezean. Euskalgintzan zer barri? Zaharrak barri, erantzungo dau hainbatek. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu