Ereduak Eztabaidagai
2006-06-30 14:08Azkenaldion, hezkuntza ereduen ganeko eztabaidea gori-gori dago.
Ereduek ez dabela euskalduntzeko balio, porrot egin dabela eta holako gauzak irakurri geinkez han-hemenka, eta etorkizuneko alternatibea zein izan leiteken garbi ez dakigula, egun eskuartean daukagunaz gogoetea egin barik, palea hartuta lur emoteko prest gagoz. Izan be, egungo sistemearen mugak agerian ixtea errazagoa da, egungo eta etorkizuneko preminei erantzuteko, alternatibea izan leikenaz proposamenak egitea eta erabagiak hartzea baino. Ereduen bilakaerearen emoitzen irakurketa negatiborik ezin daiteke egin, nik uste. Izan be, 80ko hamarkadara egin beharko geunke atzera egindakoaz balorazinoa egin ahal izateko. Frankismotik atara barri, administrazino barruko eskoletan maisu-maistren gitxiengo batek ekian euskeraz, eta horreetatik askozaz gitxiago ziran gauza irakaskuntzan euskeraz behar egiteko, euretariko hainbat euskerearen kontrako ziran. Ganera, aldi berean, gizartearen gehiengo batek euskerearen aldeko jarrerea euki arren, euren seme-alabak, gehiengo zabala ama-hizkuntzea gaztelania eukenak, euskeraz hezi ezkero hezkuntza-garapenean arazorik izango ete zan bildurra be uxatu behar zan.
Gauzak holan dirala, ereduek egoera gatazkatsu ha adostasun zabal baten bidez bideratzeko abagunea eskaini dabe. Eskoleak ez ei dau euskalduntzen, baina holako aipuak egia-erdiak dira, Nabardurarik erantsi ezean, amarrua, nik uste, izan be, D ereduan ibilitako askok ahoz eta idatziz arazoak daukiezala bistan da, halan da ze, eskoleaz ganera badira bestelako faktoreak, horreetariko asko eskolearen kontrolpetik kanpora dagozala, egoera hori ahalbidetzen dabenak.
Gizarteak bere egitekoak daukaz euskerearen indarbarritzean, ze eskoleak ezin dau bere kabuz eta bere eragin hutsez euskerea bizibarritu. Beraz, eztabaidea arrazionalizetea komeni da, ereduak helburu batzuk lortzeko bitarteko dirala jaubetzea garrantzi handikoa da, bada, zeintzuk dira egun eta bihar-etziko belaunaldiek euskereari, gaztelaniari, ingelesari eta frantsesari buruz eskuratu beharko leukiezan gaitasunak? Horretxetan datza egiazko eztabaidea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!