Ezagutzea eta erabilerea

Erabiltzailearen aurpegia Izioqui Dugu Guec Ajutu Ez Dugu 2006-06-20 17:51

Artzeren Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakienek ikasten ez dabelako, ezpada dakienek erabilten ez dabelako' esaldi gogoangarria hainbat taberna eta txokotan ikusi dot sarritan.

 Era berean, azken hamarkadetan, hizkuntzearen ezagutzeak gora, EAEn batez be, baina, erabilereak maila bereko hazkunderik ez dauela izan askotan aitatu dan kontua da. Gauzak holan, erabilerea ei da etorkizun hurreko erronkarik handiena. Baieztapen hori bolo-bolo dabilela, etorkizun hurreko erronka nagusiak bi dira, nik uste; batetik, belaunaldi desbardinen artean ezagutzea handitu egin behar da, izan be, euskerearen erabileran pauso eragingarriak emon ahal izateko euskeraz dakien elebidunen dentsidade nahikoa gertatzea ezinbestekoa da. Holakorik ezean, euskeraz dakienen artean alkarreragina suertatzeko aukerak gitxitu egiten dira, besteak beste, euskerearen erabileran eraginez; bestetik, erabileran pausuak emon ahal izateko, geure hizkuntzea gizaldirik gizaldi igarotea ahalbidetuko daben erabilera-eremuak behar dabez hiztunek.

Gauzak holan dirala, ahalik eremu gehien eskuratzeko eta daborduko eskuratu diranak sendotzeko behar egitea ezinbestekoa da. Erabileran horrenbeste bider errepareteak euskeraz dakienen lepo ixten dau geure hizkuntzea indarbarritzearen erantzukizuna. Eta, bide batez, hiztun horreek euskeraz berba egiteko edonon, edonoz eta nahi daben lekuan topetan dabezan oztopoak eta erresistentziak gitxietsi egiten dira, euskeraz ez dakienei euren esfortzurik ez dogula behar iradokiz. Halan da ze, mezu hori oso tentuz erabili behar da. Baina, Artzeren esaldia, euskerea indarbarritzearen ikuspegitik, orekatzea garrantzi handikoa da, eta holan 'hizkuntza bat galtzen da ez dakienek ikasten eta dakienek erabilten ez dabelako' esaldia askoz aproposagoa da, nik uste.
 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu