Hizkuntzen ahuleziak
2006-06-07 13:03Danetariko komunikazino-jarduerak bideratzeko erabilten ez dan hizkuntzeari ugerra egiten jako, trauskildu egiten da, eta geratu barik aldatzen doan gizartearen komunikazino-preminak beteteko ez da nahikoa.
Hizkuntza batek ez dauko, printzipioz, beste hizkuntza baten aldean, baliabide gehiago edo gitxiago, nik uste. Garatzeko, nonahi eta noiznahi erabilteko izan dituen aukerek horniduten dabe hizkuntza bat baliabidez. Euskerearen kasuan, geure hizkuntza, komunikazino-funtzio barnekoienetan egon da iltzaturik, denporan zehar, hiztun-alkarte txikia izan da, eta ez dau euki, halaber, Estadu eta honen aurreko egitura politiko sendo baten babesik, ezta zaintzarik be.
Halan da ze, bestelako komunikazino-funtzinoetan egin dauazanak urriak dira oso ganerako hizkuntzek egin dabezanakaz alderatuz. Euskereak iraungo badau, erabili egin behar da, eta erabili ahal izateko, barriz, dentsidade linguistiko egokia behar dau, bada, haga bi horreetan eragin beharko dogu, ezinbestean. Testuinguru horretan sakonduz, erabilera eremuetan aurrera egin ahal izateko, erregistro desbardinei ateak edegi egin behar deutsaguz, hainbat arinen, erregistro formalei ez eze erregistro ez-formalei be aukerak zabalduz, eta duintasuna autortuz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!