Kaixo lagunok
2006-04-25 12:09Euskerea indarbarritzeko danetariko ahaleginak egiten dira gure artean.
Nazinoartean batzuetan, gitxiengo batek esaten dauena, bestetan, gehiengo batek berba egin dauena izan arren, gitxiagotutako hizkuntzak indarbarritzeko egiten diran ahaleginak be danetarikoak dira. Gauzak holan dirala, komunidade honetan hainbat kontu jorratu gure neuke, besteak beste, hemen jazoten diran kontuen ganean eretxiak trukatzeko modua eukitea, nazinoartean hizkuntz kontuetan jazoten diranak hurreratzea, ezbaian jartzea eta abar. Horretarako, aurreretxiak albo batera lagata, geure hizkuntzearen egoerea hobetzeko balio daben jarduerak aztergai izatea, txarto egindakoak eztabaidagai bihurtuz, ikasgaiak atarateko modua izatea, besteen esperientzietatik ikasi geinkezanak agirian ipini edo, beste barik, munduan, hizkuntzen aniztasuna, eta horren arabera bizikidetzea zertan dan jorratzeko aukerea izango dogu, izan be, zeozer eregiteko asmoz egiten danean, hausnarketea ez dago sekula soberan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!