Bilboko Erakusketa Azoka Zaharra
2025-10-06 09:59 Antxinakoak GeureraBilbao Exhibition Center erakustazokea gaur egun Barakaldon dago.

Bizkaiko erakusketa azokarik handiena da. Han kontzertu handiak, danetariko erakusketak (industria, automobilismoa, makinak eta tresneria...) eta gauza gehiago atontzen ditue. Bizkaian eredu da, gure ekonomiarako be nahiko garrantzitsua. Dana dala, gaur egungo BEC Exhibition Centrea nahiko erakin barria da. Igaz bere hogeigarren urteurrena ospatu zan 2004an inaugurau ebelako. Edozelan be, aurretik Bilbon beste erakusketa azoka bat egon zan, San Mames futbol zelaiaren ondoan, hain zuzen be. 1950eko hamarkadan egin eben eraikin. Aldundiak, Bilboko Merkataritza-Ganbarak eta Bilboko Udalak jarri eben dirua eraikuntzarako eta aurretik partzuergo bat osoatu eben erakunde horreek guztiek.1957ko abuztuaren 11n inaugurau eben Bilboko VIII. Erakusketa Azokan. Lehenengo urteetan pabilioi bi baino ez ziran egin eta lehenengo azokeak han egin ziran baina urteek aurrera egin eben nerrian pabilioi gehiago egin ziran. Sasoi haretako agintariek eta eragileek 354 miloe pezeta gastau zituen Erakusketa Azoka hau altzetako, eta duda barik, sasoi haretan diru kantidade handia izan zan. Eta erakusketa azoka hau Espainiako Estaduan erreferente bihurtu eta han egindako erakusketak industriagaz lotutako produktuak izan ziran. Handik 9 urtera, 1966an, Bilboko Erakusketa Azokea Nazinoarteko Azoka bihurtu eta autortua izan zan.
Dana dala, hori ez zan izan Bilbon egindako Erakusketa Azoka bakarra; 30eko eta 40eko hamarkadetan modu xume eo apalagoan azoka nahiko garrantzitsuak egin ziran egungo Unamuno Institutuan. Egia esanda, hantxe stand asko jarten ziran. Halan da be, beren-beregi egindako San Mames inguruko pabilioietan espazio handiagoa egoan. Gune horrek 60.000 metro koadro zituan eta Urteen porasuz pabilioi gehiago eregi zituen. 50 urtez zutunik egon zan Erakusketa Azokearen eraldaketarik handiena 90eko hamarkadakon hasieran eraikin barri osoa eginez. Aurretik 80ko
hamarkadan pabilioi zahar batzuk bota eta 8 barri egin. Egun horreetan urtean 41 erakusketa baino gehiago egiten ziren.
1960ko hamarkadan Makineria-Azokearen lehenengo erakusketa handia egin zan eta arlo honetan Espainian egindako handiena izan zan.
Lehen esan bezela, industria munduko jentearentzat eta enpresarientzat leku garrantzitsua eta aparta zan euren produktuak erakusteko.
Nik neuk be akorduan daukadaz Erakusketa Azoka honen ganekoak. Denporan atzera egin eta gogoan daukat San Mamesera joaten nintzanean harrituta geratzen nintzala inguruan egozan pabilioiakaz. Bestalde, neguan klaseak amaitzen genduzanean urteren baten amak hara eroan ninduan Pin famatura beste ume askogaz batu eta ondo pasetako asmoz, izan be, Umeen Gabonetako Parkea han egiten zan. Beste alde batetik, 2002an Rock jaialdi bat egin zan Erakusketa Azoka zaharrean eta ni nire kuadrillako lagunekaz joan nintzan arratsalde eta gau zoragarria pasetan. Akordu onak ditut San Mames futbol-zelaiaren ondoan egoan Erakusketa Azoka honen inguruan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!